Kupela “Eutsi goiari” diskoaren Prentsaurrekoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 San Sebastián, Guipúzcoa
España
KUPELA taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik, herrikoitasunaren eremuan atinatzen asmatu du, gure auzoetako festa beroak suspertuz eta erromeriaren unibertsoa elikatuz.
Angel Larrañaga eta Xabier “Zabale” Alberdi, eskuz esku, bertsoa eta soinua berezko senarekin utzartuz joan dira aurrera, euskal jendearen bihotzak pozez betetzen, soinu txikiaren historian
arrasto garrantzitsu bat utziz.Eutsi goiari izeneko bostgarren honetan, bere formula amaigabea erabiltzen du taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore autentikoa lortzeko. Aitor
Furunda-ren eta Mikel F. Krutzaga-ren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, sekulako lan alai eta, era berean, sentikorra biribildu dute.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Como la mula al surco – Pedro José Francés (presentación de libro)
- Mikel Ayllon “Ez egin tiro anbulantziei” liburuaren Prentsaurrekoa →