Harkaitz Cano idazleak Euskadi Saria irabazi du 2013ko udaberrian Jokin Mitxelena ilustratzailearekin kaleratu zuen Orkestra lurtarra liburuarekin. Canok Manu mutikoa protagonista duen ipuina idatzi zuen. Istorioan, gaztetxoak orkestra bat sortu nahi du, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.
euskarazko edukiak
Azken bideoa
Asteko salduenak
- JAIO EIGUREN, KARMELE
- Elkar
- GORROTXATEGI AZKUNE, MIREN
- Elkar
- KRISTOF, AGOTA
- Alberdania s.l.
- ARRETXE, JON
- Erein
- ARZALLUS ANTIA, AMETS / BALDE, IBRAHIMA
- Susa
- BEGOÑA MADARIGA, LIZAR
- Elkar
- DICKER, JOEL
- Alfaguara
- MCDOWELL, MICHAEL
- Blackie books
- ARAMBURU, FERNANDO
- Tusquets editores, s.a.
- SANTIAGO, MIKEL
- Bediciones
- MCDOWELL, MICHAEL
- Blackie books
- ALVAREZ, HENAR
- Planeta