Jexuxmari Olaizola “Txiliku”k eta Joxe Mari Berasategik itzulitako Leo Perutzen “Gauez harriko zubiaren azpian” eleberriari buruz

Sortzaile orok nahi du bere garaia gainditu eta oroitua izan, baina gehienek ez dute lortzen. Txirrita zenak hil baino lehenxeago bota zuen bertso batean: “Pixka batian ez naiz aztuko / sartuagatik lurpian. / Nere aitamenak izango dira / beste laurogei urtian”, eta epe hori bete ondoren ere oroitzen dugu. Baina ospea hegakor bezain aldakorra izan ohi da, eta horren adibide polita izan liteke Leo Perutz.

2019 hondarrean atera zen Gauez harrizko zubiaren azpian eleberri historiko guztiz ederra, askok Leo Perutzen lan gorentzat dutena, Jexuxmari Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik alemanetik maisuki euskaratua. Perutz pragatar-austriarra (1882-1957) punta-puntako idazlea izan zen bi mundu-gerren artean, arrakasta, salmentak eta itzulpenak pilatzen zituena. Judua izaki, ordea, naziengandik ihes egin behar izan zuen, eta bizitzaren azken aldera Europara itzuli arren modan egoteari utzia zion. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko liburuak ere Literaturian

Egun hauetan, Zarauzko hainbat txoko literaturan murgildurik izango dira. Literaturia jaialdia irauten duen lau egun hauetan, aurkezpen ugari izango dira Garoa liburu-dendan. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten hainbat autore ere bertan izango dira maiatzaren 26an, larunbatean. Zehazki ondorengoak:

Zu entzuteko gaude
Xabier Mendiguren
12:20

           

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
13:00

Bioklik
Asel Luzarraga
13:40

 

Genero nahasmendua
Judith Betler. Ana Isabel Morales (itzultzailea)
16:20

Emakume burugabea
Antxiñe Mendizabal
18:20

   

Aurkezpenez gain, igandean, 12:30ean, Txiliku idazlea eta urteetan Elkar argitaletxeko editorea izan denari omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere “ekarpen erraldoiagatik”.

Txiliku eta Eider Eibarren eskutik “Mila bidaia munduko sukaldeetara”

Liburu honetako kontakizunetan hainbat istorio, ipuin, kondaira eta bitxikeria ageri dira, eta irakurleak horiek guztiak beregana ditzake liburuaren barneko mundu nahasi eta eroan murgildu eta bidaiatzea erabakitzen badu. Suerte apur batekin, zerbait ikasiko du, eta, agian, familia artean jaki gozoak prestatzeko gai bihurtuko da munduko sukaldaritza etxeetara hurbiltzeko bide izan nahi duen jolas-liburu-tresna honen bitartez.

Edozein txoriri eder bere habia, eta edozein herriri atsegin bere sukaldea. Zuk, zeure etxekotik irten gabe, munduko jakiak dasta ditzakezu errezeta-liburu honen laguntzarekin.

+ Mugaritz jatetxearen errezeta-liburua