53 DA! – Abenduak 6, agenda

 

ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 6

 

Everest. Herri oso bat gailurrean.

César Llaguno.

11:30 – Sinaketa Sua edizioaken standean 

 

 

 

 

 

Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz

Yon Suinaga

12:00 – Sinaketa elkar banaketako standean 

 

 

 

 

Melocotones de viña 

Lola Lopez de Lacalle

12:00 – Sinaketa Txertoa-ko standean 

 

 

 

(Irakurri +)

Telesforo Monzon, aristokrata burujabea

Telesforo Monzon (1904-1981), Bergaran jaiotako aristokrata eta politikariari buruzko biografia mamitsua idatzi du Pako Sudupek. Telesforo Mozon, aristokrata abertzalea – EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala (Txertoa) izenburupean, haren ibilbidea ez ezik, XX. mendeko Euskal Herriko historia eta politika ezagutu eta ulertzeko liburu gomendagarria, gerra aurretik hasi eta ia-ia egundaino.

Zergatik Telesforo Monzon? Zerk erakarri zaitu biografia bat idazteraino?

Lehen ideia Txillardegiri buruzko lana egiten ari nintzela etorri zitzaidan. 1957an edo ezagutu zuenean Donibane Lohizuneko Mende Berrin, Txillardegiri aristokrata bat iruditu zitzaion; aristokrata hiru bat neskame euskaldunek zerbitzatu zietelako bazkaria, aristokrata janzten zen moduagatik eta bere izaera nobleagatik, zituen lagunengatik, esaterako, Manu Sota, oso british janzten zena…; eta aldi berean, benetako abertzalea: Ipar eta Hegoak bat egin eta euskal estatu euskaldunaren aldeko benetako abertzalea; hala adierazi zuen Txillardegik hura hil zenean.

Nola laburtuko zenuke haren figura eta ibilbidea?

Arbaso karlista-monarkiko espainiarretatik Eusko Alderdi Jeltzalera pasa zen modu erromantiko ez-pragmatikoan, Jaungoikoaren eta hark egindako Euskal Herriaren alderako maitasunak eraginik, eta espainiar eskuindar eta ezkertiarren espainolismo inposatzailearekin nazka-nazka eginda. Eta, ondoren, beren bizia emateko prest zeuden etakideen alderako lerratze sentimentalak barru-barrutik bultzaturik, hitzezko borroka latz-arriskutsu-higatzailean zuen guztia emateraino, Herri Batasuneko mahai nazionaleko zenbaitekin bat-bat eginik. (Irakurri +)

Liburu eguneko sinaketak Donostian eta Bilbon

Astelehenean, apirilaren 23an, Liburu eguna ospatuko da, eta ohikoa den bezala, idazleak azoketan izango dira euren urteko nobedadeak sinatzen. Donostian, Gipuzkoa plazako azokan, eta Bilbon Areatzan. Hemen duzu Elkar eta Txertoa argitaletxeetako idazleen inguruko informazioa:

Donostia

Asedio al euskera

Joan Mari Torrealdai

12:30

 

 

 

Zu entzuteko gaude

Xabier Mendiguren

12:30

 

 

(Irakurri +)

Tretatxu, lapur mitikoen lekua historian

Tretatxu, lapurren gobernadorea saiakera historiko ezohikoa kaleratu du Hektor Ortega historialari eta kazetariak. Liburuak XVIII. mendeko bandolero baten biografia xehatua dakar. Baina, bandolero baten bizitza zirraragarria kontatzeaz gain, saiakera hau eztabaida piztera dator: Patakon ote da gure lapur mitiko bakarra?

Euskal Herrian bandolerismoak ez du historia ikerketa askorik eragin, XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendeko lehenengo erdialdean euskal gizartean izugarrizko garrantzia eskuratu zuen arren. Gutxi dira ikerlanak eta are gutxiago urrezko aro horretatik kanpo geratzen diren lapurren gaineko argitalpenak. Hortaz, Tretatxu Larrauriko, lapurren gobernadorea liburu ezohikoa da, XVIII. mendeko bandolero ahaztu baten bizitza baitakar hizpide.

Bautista Landa, Tretatxu, (1716-1761), lapurra izan zen. Baina ez edonolakoa, auzitegietan agiri sorta lodiak eragin zituenetakoa baizik. Legez kanpo karrera laburra egin arren (1751-1753), milaka orrialde idatzi zituzten haren kontrako salaketa eta frogekin. Zorionez, gehienak gorde egin dira eta ikertzaileen esku daude. Horiek baliatu ditu egileak, Hektor Ortega historialari eta kazetariak, Landaren bizitza berreraikitzeko. (Irakurri +)

Txertoa, argitaletxe historikoa, berrituta

elkar Fundazioa osatzen duen taldean, muinean, hiru jarduera daude, edizioa, banaketa eta liburu-dendak. Hasieratik jo zen hiru jarduerak hartuko zituen enpresa proiektua garatzera, eta hala egin da. 

Argitaletxearen eremuan euskarazko ekoizpena gizarteratzea zen helburu nagusia, eta horrekin batera baita euskal gaiak erdaraz argitaratzea ere, ohikoan erdaraz funtzionatzen duen jendea euskal kulturara hurbildu eta erakartzeko asmoz, erdaraz ere euskal gaiak balioan jartzea. Dudarik gabe, ez zegoen euskarazko eskaintza sortzea eta kaleratzea izan zen lehen helburu nagusia, baina hasieratik bertatik argitaratu izan ziren liburuak erdaraz ere. (Irakurri +)

Arantzazu Amezagak jasoko du Nabarralde Saria

Bihar jasoko du Arantzazu Amezaga idazleak Nabarralde Saria Azpeitian. Nabarralde Sariak kultura, memoria eta ondarearen defentsan eta berreskuratze lanetan nabarmen aritu diren pertsona eta erakundeak aitortzea du helburu. Aurtengoan “Orreagako gatazka 778. urtean” proiektua sarituko dute, eta Arantzazu Amezaga izango da saria jasoko duena.

Nabarralde urolakoen napar zuzterrak taldeak antolatuta, plazan omenaldia egingo zaio nafar banderari. Ondoren Hazparneko lagunekin bazkaria egingo dute Sanagustinen. Une hori baliatuko dute Nabarralde Saria banatzeko. (Irakurri +)