ARTXIBOAK
Tori zaharra ekarri berria

IV Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa – “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina entzungai

 

elkar liburu-dendetan urtero antolatzen den IV Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketan, Joxean Urbietak idatzitako “Tori zaharra, ekarri berria” ipuinaren ilustrazioa egin beharko dute haurrek. Hemen dugu ipuina entzungai, Karolina Sainz de Bikuñaren ahotsean garbaturik.

“Tori zaharra, ekarri berria” Entzun hemen!

Listen to

Ipuina, lehiaketako gainerako ilustrazio, oinarri eta beste material guztia hemen dago eskuragarri.

4. elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa

IV elkar ilustrazkio eta ipuin lehiaketa

Iritsi da, hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak bost eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Josean Urbietaren “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina ilustratu beharko dute eta gaztetxoek, aldiz, Eider Eibar ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute.beraz, lehiaketara ipuin idatziak edo ilustrazioak aurkeztu behar dira.

Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan 4.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.

Lehiaketan baliatuko den Josean Urbietaren ipuina, oraindik arigataragabea, maiatzaren amaieran kaleratuko da. Aurreko lehiektetetako ipuinak hauek izan ziren:

Josetxo hargina – Mitxel Murua
Hiru triku, hiru truku – Xabier Mendiguren
Hitz eta zaunka – Xabier Mendiguren

Hemen daude oinarriak.

KATEGORIAK