Lide Hernando: “Dena doa azkarregi, beti aurrekoa baino azkarrago, abiadura esponentzialean”

Susa literatura - Lide Hernando Muñoz

Lide Hernando (Irudia: SUSA Argitaletxea)

Literaturan musikan baino beranduago sartu den arren, beti izan du idazteko gogoa Lide Hernandok (Donostia, 1991). Eta desio horretatik sortu du Izotz ura (Susa), musika abiapuntu hartuta laguntasunaz ari den nobela. Belaunaldi baten erretratu bat. (Irakurri +)

Harkaitz Cano: “Behar dugu poz bat norberarena, osoa ez izan arren”

Pozaren erdia soneto-bilduma argitaratu du Harkaitz Canok Susaren eskutik. Hamalau lerroko formatu klasikoa tresnatzat hartuz, gaztaroko oroitzapenak, naturaren behaketa eta idazletzari buruzko hausnarketak bildu ditu.

Aspaldi zen ez zenuela poema-libururik argitaratzen. Nola ekin zenion honi?

Poemak idazten jarraitu dut urteotan, bakanak izan arren, aleka-aleka, baina haietako asko bidean iraungi zaizkit, eta beste asko umezurtz geratu dira, aterpetuko dituen bildumarik gabe. Sorta heterogeneo hori beste karpeta batean daukat, soneto hauen ifrentzu anarkikoa dira, nolabait… Sonetoak itxialdi garaian hasi nintzen idazten, ariketa modura, ezustekoa izan zen niretzat ere, eta ederra da egiten ari zarenarekin zure burua harritzea. Teknika bat ikasten saiatu eta formatuarekin liluratu naiz, egia esan. (Irakurri +)