ARTXIBOAK
Su ta Gar

SU TA GAR Ametsak pilatzen

Ametsak pilatzen, Su ta gar taldearen estudioko bederatzigarrena, kalean da jada. Ehundik ehun da Sutagar da, oso indartsua, lehenengo entzunalditik aise sartzen diren kantu berriz betea.

Kantu instrumental leun eta eder bat sartu duzue diskoan. Ez duzue instrumental askorik egin izan…
Egin izan ditugu, baina hasieran, lehenengo hiru diskoetan. Eta oraingoan berez etorri da. Aspaldian ez zait bururatu instrumentalik egitea, eta orain berriz bai. Oso pozik gaude kantu honekin.

Nolakoa da diskoa?
Melodikoa eta indartsua, gauza biak uztartzen ditu. Pasarte ilunak dauzka eta baita pasarte melodikoak ere, baina orokorrean oso indartsuak. Hitzak ere nahikoa zuzenak eta argiak dira. Abestiak desberdinak dira, baina berehala igarriko du jendeak Sutagar sonidoa dela. (…)

SU TA GAR -en “Ametsak pilatzen” diskoaren zozketa!!

Amaia - Itxaropena kantua proposatu du

Ibai - Bizi kantua proposatu du

Irantzu - Gau iluna amaitu da proposatu du

Jar zaitezte gurekin harremanetan komunikazioa@elkar.com helbidean.

 

Esaiguzu zein duzun Su Ta Gar-en kanturik gogokoena eta ”Ametsak pilatzen” disko berriaren HIRU ALEren zozketan sartuko zara.

Zozketa azaroaren 4an amaituko da!

KATEGORIAK