ARTXIBOAK
saiakera

Liburuak krisia esplikatzen

Bada denboraldi bat krisia gurera iritsi zela, eta ez du ematen joateko gogo handirik duenik, are gehiago, gero eta gogorrago erasotzen gaitu. Aldi berean, hedabideetatik datorkigun informazio uholdea ez da beti ulerterraza. Gure burmuinetan galderak arin eta piloka datoz; erantzunak ordea, ez dira hain azkar bururatzen. Argi pixka bat isiotu nahian, hobekien ezagutzen dugun mundura jo dugu,  liburuetara. Ikuspegiak ugariak dira. Guk horietako batzuk aipatuko ditugu, jakinik asko falta direla.

Bururatzen zaigun lehen galdera ez da makala: Zer gertatu da? Qué está pasando? (Bernardo de Miguel), Esto no funciona ¿Qué es la economía? (Arcadi Oliveres),  Quienes son los mercados y como nos gobiernan (VVAA) eta Ekonomilari harrituen manifestua (Philippe Askenazy). (…)

Markos Zapiain: “ETAren ekarpenik garrantzitsuena Euskal Herriari, ETAri buruzko euskal literatura izan da”

Argazkia: José López

Saiakera harrigarri batekin datorkigu Markos Zapiain: Etakideen ametsak. Izenburuaren eta edukiaren berri guk argitu ordez, hobe berari galdetzea.

 

Hasteko, harrigarria da izenburua, eta gaizki-ulertuetarako bidea eman dezakeena. Argitzerik bai irakurleei, zer topatuko duten bertan?
Euskal eleberrietako protagonista etakideek egiten dituzten ametsak, hogeita bost inguru, eta ametson inguruko gogoeta batzuk. Argiagoa eta mamiari lotuagoa litzateke “Euskal eleberrietako etakideen ametsak”, baina luzeegia da.

Nondik nora bururatu zitzaizun hurbilpen modu hau? Literatur kritikazko lanen bat irakurrita? Freudekin? Berbagai dituzun liburuetakoren batekin?
Ibon Egañak eta Edu Zelaietak UEUtik deitu zidaten “Euskal literatura eta gatazka” ikastaroan hitzaldi bat emateko. Ez nekien nola bete ordu eta erdi hura. Hitzaldietan polita izaten da lantzean behin kontakizunen bat tartekatzea, disertazioa eta mitina goxatze aldera. Eta ametsak ipuin perfektuak izaten dira. Gainera, ia urtero irakatsi behar baduzu Psikologia, astean lau ordu, berez sortzen zaizkizu harreman estuak ametsekin eta Freudekin. Dena den, hitzaldia eta gero, liburua idatzi ahala, sumatu dut etakideen ametsei hobeki egokitzen zaizkiela Gaston Bachelard-en edo James Hillman-en ideiak Freudenak baino. (…)

Momentos estelares de la humanidad

“Ez da existitzen eguneko 24 orduetan zehar, uneoro, artista den artistarik. Funtsezko eta iraunkor bihurtzea lortzen duen hori, ezohizkoak eta oso urriak diren inspirazio uneetan jaiotzen da. Gauza bera gertatzen da historiarekin”. Horrela hasten da nire mesanotxean beti dagoen liburuaren hitzaurrea: “Momentos estelares de la humanidad”, Stefan Zweig (Viena 1881-Petropolis 1945). Mendeetan zehar norabide jakin bat markatu zuten historiako hamalau momentu aukeratzen ditu Zweigek, eta efemeride bakoitzaren atzean, beti, pertsona bat…beti bezala, momentu jakin horri zentzu bat edo beste bat eman dion pertsona bat. (…)

Etiketak:  liburu gomendioa, saiakera
KATEGORIAK