Both Ways Open Jaws – The Do
“Both Ways Open Jaws”, Dan Levy eta Olivia Boussais bikote frantziar-finlandiarrak “A Mouthful” lehen diska arrakastatsua eta hiru urte geroago kaleratutako bigarren lana da. Bikoteak berak ekoiztutako bigarren diska honek pop kutsua du, bere modura indie estiloari lotuta. Nahiz eta Frantzian kokatuak, ez da harritzekoa ingeleraz abestea, beraien ustetan pop-rock musika hizkuntza horrekin lotuta baitago. Ideia bat egiteko, Oliviak, bere bigarren lan honetan ere, Björk islandiarraren eragin nabarmena erakusten du.
“Both Ways Open Jaws” ez da hasieratik erraz sartzen, baina behin eta berriro entzunez gero barneratzen diren horietakoa da. “Too Insistent” abestiak dioen bezala, diskako nabarmenetakoa, hala izan eta ez galdu honelako diska ez-ohiko bat entzuteko aukera.
En mi hambre mando yo – Marea
Los Marea, el quinteto comandado por Kutxi Romero, sauce que nuevamente quiere sonreír, muestran lo mejor de sí mismos con En Mi hambre Mando Yo, su último trabajo discográfico; grabado en los estudios R-5 de Orikain por Kolibrí Díaz y mezclado por Mike Fraser (AC/DC, Metallica, Aerosmith…) en Vancouver, Canadá, el sexto álbum de los de Berriozar es un tratado de cómo ha de hacerse y cómo ha de sonar el rocanrol. Un CD que, rebosando energía a borbotones, viene a ser toda una trasfusión de vida y buenísimas vibraciones; de pura y briosa vida sin trampa ni cartón, mostrándose voraz desde que queda abierta la espita, con Bienvenido al secadero, hasta que el caudal de música llega a su final con Pedimento, radicando la más reseñable novedad en su sonoridad. Fuera de cualquier duda, tras cuatro años sin publicar nuevas canciones, de manos de este disco volverá a subir, y mucho, la marea.
Material defectuoso – Extremoduro
45 minututan “akats material” kontzeptuaren konnotazioak pikutara. Egungo zarata, abiadura, presioa eta informazio bonbardaketaren aurrean ihes egiteko aukera. Horixe izan da niretzat “Material Defectuoso” azken asteotan. Roberto Iniesta «Robe» rock arloko erreferentziatzat hartu izan dugu estatu mailan. Haserre azaldu zaizkio talde legendarioaren liderrari hainbat zale, estudioko azken lan hau ez omen da Extremoduro. Estilo aldaketa nabarmena dela bistan da, baina ez naiz ni izango aurrera pausu hori kaltetzat hartuko duena. Ukaezina da konposaketa, erreprodukzio eta produkzio lana. Azpiegitura bikain honi esker, lehen akordetik azken kadentziara oso maila altuko lana osatu du laukote extremadurarrak. Bada ordu erdiz ihes egiteko gai denik ohetik lanerako eta lanetik oherako honetan. Gizaki bat melankoliaz bustitzera, barre egitera, negar egitera, barruak hustera, barruak betetzera, hausnartzera eta ez hausnartzera bultzatzeko gai da sei abesti luzeko obra hau. Ihes egiteko gai?
… ez zait bururatzen beste talde hoberik.
Lau urte igaro behar izan dira Atom Rhumba-ren diska berri bat esku tartean izateko. Denbora luzeegia ziur aski hitz hauek idazten dituenarentzat!. Izan ere, abiadura handiko rock-a gustokoa dugunok, pozik ospatzen ditugu Atom Rhumba-ren diska berrien argitarapenak. Bidean gelditu egin dira taldekide ugari, berriak sartu egin diren moduan. Jadanik, Rober! dugu partaide originaleetatik bakarra. Besteak, berriak dira taldean ( Joseba Irazoki kitarran eta Joe Gonzalez saxoan esaterako) edota tresna aldatu egin dute ( Iñigo Cabezafuegok baixua hartu du).
Eta musikaren aldetik zer berri? Ba egia esan, ez asko. Hala ere, horrek ez du ezer txaharrik esan nahi!. Askotan, taldeei eskatu egiten diegu arriskua eta originalitate apartak, baina gauzak ongi egiten direnean ez dago ezer aurpegiratzeko. Atom Rhumba-ren formula, betiko rock azkarra eta betiko garagea izan da. Betiko kitarra zorrotzak betiko erritmo beltzarekin apainduak. Baina hau kitarra eta erritmo bikainak!. Ezinezkoa egiten zaigu musika entzutean, burua ez mugitzea!. Egia esan ez zait bururatzen talde hoberik estilo honetan. Estatu mailan behintzat.
Orokorrean esan ahal dena disko honen inguruan, Atom Rhumbaren estilo klasikoa jarraitzen duela (rock & rolla, funka eta garagea protagonista izanik). Berrikuntza aldean, gero eta soinu gordinagoa eskertzen dutela (produkzio konponketa gutxiago), zuzenean grabatutakoa. Eta noski beti bezala, esnatzean entzunez gero, eguna dagokion indarrez eta duintasunez aurre egiteko tresna bikaina dugula!
Freskoa, gertukoa eta atsegina
Depedroren azken lana, Nubes de papel, freskoa da, gertukoa eta atsegina. Beste artista garrantzitsu batzuen artean Vetusta Morla eta Calexico-ko lagunen partaidetza nabarmentzekoa da. Azken hauek ematen diote, hain zuzen, Jairo Zavalaren lanetan ezinbestekoa bihurtu den ukitu fronterizoa. Pieza bakoitzean istorio ederrak kontatzen ditu, Zavalak bere ahots hunkigarriaz are ederragoak egiten dituenak. Diska on bat, Cormac McCarthy-ren liburu baten aurrean ordu batzuk pasatzeko. Abestiak dioen bezala, Eternamente, DePedro.
B aldeko kantuak
Izenburuarekin kontraesankorra dirudien arren azken urtetako bere kanturik argienetako batzuk sinatu ditu Murugarrenek bakarkako ibilbideko seigarren honetan. B aldeko kantuak diskoan badira hit argiak izateko moduko piezak. Diskoaren izen bera duen kantuarekin hasi, Gozo eta Hits poperoarekin jarraitu edota soul ukitua duen Kantu Xalo Bat ere aipatu daitezke edozein “irrati formuletan” jartzeko moduko kantuen artean.
Horrek ez du esanahi kantaria errazkerietan erori denik ezta gutxiagorik ere. Kantu guztiek badituzte orain arte Murugarrenen ezaugarri nagusiak direnetako batzuk; egunerokotasunaren alderik ezkutuenak argitzen saiatzen diren hitz zaindu eta literarioak adibidez. Musikalki, berriz, bere ohiko bideetatik jotzen du, pop, folk eta musika beltzak bat egiten duten esparru horretan ekilibrioak eginez. Hala eta guztiz ere, aipagarriak dira han hemenka agertzen diren haize sekzioaren ekarpenak diskoaren intentzio “beltza” indartuz.
Azkenik, bere abenturetako ezinbesteko kide bihurtu diren Rafa Rueda eta Rafa Acevesez gain, aipagarria da, batez ere, Audience taldearen ekarpena. Gernikarrek B Aldeko Kantuak eta Irratia Gauen abestien bertsio gihartsuak gehitu dizkiote Txuma Murugarrenen orain arteko diskorik borobilenari.
