ARTXIBOAK
literatura

Haurraren negarra gehienetan

Liburu ugari dago haurtzaroaren hariekin egituratuta, protagonista umea delako edo ume ikuspegia azalarazten duelako edo protagonistaren bizitzan haurtzaroak presentzia handia izan duelako edo… Izan ere, badirudi izaki guztien bizitzan daukala haurtzaroak presentzia erabatekoa. Horrezaz gainera, mila aldiz errepikatu den esaldiak dio zahartzarora heltzean ume bihurtzen dela pertsona, orduko mekanismo guztiak berreskuratzen dituela, baina kontrara ere egin daiteke hipotesia: haurtzaroaren inguruan egin diren filmak, liburuak eta artelanak kontuan hartuta eta ume izaeraren erakargarritasunari begira, ematen du horren bila aritzen dela pertsona helduaroa hasten duenean eta amaieratik gertu dagoenean hurbiltzen dela gehien hasierara. Gauza da maisulanak atertu gabe idatzi izan direla haurtzaroa oso presente izan duten egileen eskutik. (…)

La letra con hambre entra…

El comer y el leer casan bien. En realidad el comer casa bien con casi todo a excepción quizá de la dieta y, sobre todo, de la falta de alimento: la miseria. Pero en nuestra cultura la comida es algo fundamental y la literatura se ha ocupado de mimar (cada vez más) esta afinidad. Los clásicos (casi todos) ya hablaban del comer, yantar, beber y libar.  Sancho Panza (Don Quijote de la ManchaMiguel de Cervantes) un tragón de entonces, sería ahora un gourmet. En aquella literatura la gastronomía no aparecía como tal, en raras ocasiones se recrea en qué y cómo comían. Movimientos literarios posteriores se olvidaron de lo mundano y abundaron en sentimientos, desgracias y actitudes ante la vida: melancolías, luchas, reacciones… Poca gastronomía. Otras corrientes se centraron después en cuestiones más próximas y mundanas y junto al sexo y la violencia, la gastronomía se convirtió en todo un filón creativo. (…)

Izenetik izanera – Tituluen oihanean

Seme-alabei izena jartzea izan ohi da guraso gehienen bizitzetako egintza poetiko nagusia. Egunak eta egunak pasa ditzakete gustuko hitz baten bila, ohartu gabe egintza poetiko baten pauso nagusiak ematen ari direla: lehian jartzen dituzte moda eta tradizioa, orijinaltasuna eta diskrezioa, fintasuna eta deigarritasuna; belarrien atsegina bilatzen dute eta silaben musikaltasuna izaten hizpide; arrunkerietarako aukerarik emango ez duen izen bat bilatzen…

Ez dut ezagutzen izen egoki baten bilaketak gurasoengan eragindako buruhauste poetiko horren kontakizun askorik. Flauberten Madame Bovaryk dakar nik ezagutzen dudan zehatzena: “Emma asko saiatu zen bere alabarentzako izen baten bila. Lehenik, bukaera italiarra zuten guztiak pasatu zituen banan-banan (…), Charlesek haurra bere ama bezala deitzea nahi zuen; Emma horren aurka zegoen. Egutegia aldenik alde jorratu zuten, eta kanpokoei iritzia eskatu zieten”. Batek “gertaera ospetsuren bat edo gogamen bikain bat oroitarazten” duen izenen bat jarriko lioke, baina Emmak nahiago luke “erromantizismoari amore” emango dion izenen bat.  Beste hainbat horrelako hausnarren ondoren, “Emmari gogoratu zitzaion Vaubyessardko gazteluan entzun zuela markesa neska gazte bati Berthe deitzen; orduantxe bertan, hautatua geratu zen izen hori”. (…)

KATEGORIAK