ARTXIBOAK
literatur sariak

II. Mikel Zarate haur literatur saria

Lezamako Udalak eta Ekar argitaletxeak beste urte batez, Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa honen bitartez haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatu nahi dira. 6-12 urte bitarteko haurrentzat  idazlanak sortu behar dira euskaraz. Lehiaketarako idazlanak aurkezteko epea, Maiatzaren 31a bitartekoa da.

Atzo aurkeztu zen prentsaurrean deialdi berria, eta bertan, joan den urteko irabazlearen lana ere aurkeztu zen, Julen Gabiriaren “Nire aita ikusezina“. (…)

Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle

Juan Mari Agirreurreta pasaitarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk (Arrasate Euskaldundu dezagun elkartea) eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Luigi Anselmi, Santi Leoné eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Tomas Tranströmer idazle suediarraren poesia osoa euskaratu beharko du Agirreurretak; horretarako zenbait zubi-hizkuntza erabiliko ditu, eta suedieradun zenbaiten laguntza zuzena izango du. Liburu itzulia 2012 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Hemen dago elkar argitaletxeak kaleratutako prentsa oharra.

 

KATEGORIAK