Iñigo Astiz eta Maite Mutuberriaren Kixotenean erreportaje-liburuak Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso berri du. Andoaingo Udalak antolatzen du saria, herriko seme zuen kazetariaren omenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Iazko udazkenean ikusi zuen argia Astiz eta Mutuberriak kaleratutako lan honek Elkar argitaletxearen eskutik. Kixote liburuaren 4. mendeurrena zela-eta, Mantxara bidaian abiatu zen Iñigo Astiz kazetari nafarra, eta erreportaje sail bat ondu zuen, bidaia-kronikaren eta saiakeraren artean dagoen gogoeta-sorta. Egileak berak dioen moduan, “Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak”.
Liburu hau osatzeko orduan, hasierako erreportaje sorta berridatzi zuen, kapitulu berriren bat asmatu, eta atal berriak sortu, kapitulu guztiak aberasteko. Horrez gain, azpimarratzekoa da Maite Mutuberria ilustratzailearen lana, sentiberatasunez eta sujerentziaz betea, testuaren paraleloan doan beste irakurketa bat proposatzen diguna.
Sorkuntza paregabetzat” jo du lana epaimahaiak. (Irakurri +)
LEIZEETATIK ITSASORA
PALEOLITO GARAIA
33.000-128.000 urteen artean, orain Amalda deritzon Zestoako kobazuloan izokin janaldi bat egin zuten. Aurrez inguruko erreka edo ibaietan arrantzatutako izokinak izango ziren, inondik ere. Neanderthalgo gizaki haien jatorduaren hezurrak dira Euskal Herrian inoiz aurkitutako arrantza-aztarna zaharrenak, Erdi-Paleolitokoak.
Geroagokoak dira, Goi-Paleolitikoak hain zuzen, berriz ere Amaldan eta Ekainen (Deba) aurkitutako izo kin hezurrak. Ibaietako printzea deritzonaren hara gi gozo eta gantzadunaz gain, bazen bestelako arrazoirik izokinak arrantzatzeko, eta ez beste arrain batzuk. Izokina urertzean arrantzatzen da, ontziaren beharrik gabe, eta eskuz, alkorte izeneko harri borobilez zein zurezko itxitura bidez arrantzatu daiteke.
Era berean, gure haitzuloetan aurkitutako margoen artean lehen arrainaren irudia ere izokinarena da: Goi-Paleolitoan, k.a. 9.000 eta 33.000 urteen artean, Ekaingo eta Altxerriko (Aia) kobazuloetako hormetako ilunpean esku batek izokin bat marraztu zuen trazu finez, agian beste otordu goxo bati gorazarre eginez, nork daki. Altxerrin bertan, beste arrain mota bat ere ageri da, artista anonimoren baten irudietan: platuxa. Bistan da, beraz, garaiko biztanleek jadanik arrantzatzen zutela platuxa, hondartzetan eta ibaiak itsasoratzen diren eremuetan. Mendez mende, makila punta-zorrotzez, txistaz edo sardexkaz harrapatu izan dute euskaldunek arrain espezie hori. (Irakurri +)
Elkar argitaletxea buru-belarri ari da lanean argitarapen berriak kaleratzeko. Dagoeneko udaberri honetako nobedade zerrenda zehaztuta du, eta datorren astean hasiko da liburu berri horiek aurkezten; lehena Kattalin Miner-en Nola heldu naiz ni honaino liburua izango da.
HELDUENTZAKO LITERATURA
LITERATURA
Nola heldu naiz ni honaino – Kattalin Miner (Igartza Saria)
Nobela
Kaleratze data: otsailak 16
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da.
Koadernoa zuri – Arantxa Iturbe
Nobela
Kaleratze data: martxoak 9
Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere.