Komiki eguna aurrenekoz, martxoaren 5ean

elkar-en beti pentsatu dugu komikia historiak kontatzeko tresna edo modu baliogarria izateaz gainera, entretenimendurako aukera ona dela. Beti egin dugu komikiaren aldeko apostua, nahiz eta jakin ez duela irakurle gehiengoaren babesa.

Hala ere, azken urteetan komikiak igoera nabarmena izan du. Horregatik, eta komikiaren aldeko gure apostua berresteko asmoz, komiki txoko gisa ezagutzen diren espazioak sortu ditugu hainbat elkar dendetan. Bertan, aurkituko duzu komiki europarraren, amerikarraren, mangaren, etab.en hautaketarik onena; eta, jakina, Euskal Herrian ekoitzitako komikia, arreta berezia jarriz euskaraz editatutakoa. Hala, bederatzigarren arteaz gozatzeko beste aitzakia bat izango duzu.

Aurten, aurrenezkoz, martxoaren 5ean, komikiaren eguna ospatuko da. Gu ere egitasmo horretara gehituko gara eta elkar dendatan komiki bat edo gehiago erosi eta gutxienez 25 euroko gastua eginez gero, Gaston-ek sorturiko Beti Berdin taberna koronabirusarekin garaian komikia oparituko dizugu (euskaraz): pandemiaren kronika umoretsu bat, taberna xelebre hau zapaldu ohi duten pertsonaien bitartez.

 

14. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamalau urteren muga gaindituta. Aurten 14. aldiz jarriko da martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Aurten, Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatzitako Hiru lehoi ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alai Zubimendik sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komiki ala binetaren atalean, ordea, Euskal pertsonaia baten biografia edota bizitzako pasarte bat izango dute ardatz, gazteek, beraien lanak sortzeko. (Irakurri +)

Ibai Aizpuruaren ilustrazioa

Ilustrazioa Ibai Aizpurua