Juan Kruz Igerabide: “Nahikoa ebidentea da ez diogula naturari bere lana egiten uzten”

Juan Kruz Igerabide (Argazkia: Jon Miranda)

Gogoeta pertsonal literarioak bildu ditu Juan Kruz Igerabidek (Aduna, 1956) Ura saltoka saiakeran. Naturaz eta kulturaz hausnartu du bizipen pertsonaletatik abiatuta eta gogoetak osatu ditu bizi osoan zehar bidaide izan dituen erreferentzia teoriko, literario eta filosofikoekin. (Irakurri +)

Juan Kruz Igerabide: “Nire belaunaldiko asko gerraren zauriak lotuta eduki gaitu denbora luzean”

Doneaneko alaba eleberria argitaratu du Juan Kruz Igerabidek, Alberdaniaren eskutik: minaren enpatia egiten ahalegindu da, literaturaren bidez.

Zein izan zen liburuaren abiapuntua?
Min zahar bat. Nire belaunaldiko min bat da, baina pertsonala ere bai. Hemen kontatzen dena ez da niri gertatutakoa, baina bai gertuan bizi izan dudana eta duguna. Nire belaunaldiko asko gerrako zauriaren korapiloak lotuta eduki gaitu, sastatuta.

Narratzailea literatur irakasle bat da, erretiroko adinetik gertu dagoena: zinikoa, zaputza, edo, berak dioenez, “astasugea”.
Bizitzaren eta literaturaren uztarketa bat egin nahi izan dut. Narratzailea zauri batetik dator –bere gorputzean darama gainera [herrena da]–, eta saiatu naiz, literaturaren bidez, pertsonaia nolabait interpretatzen, bai, baina batez ere enpatia-ariketa bat egiten harekin. Minarekiko enpatia bat.

Kontakizuna zero graduan hasten da, narratzailearenhaurtzaroan, zauriaren unean. Herri txiki batean bizi da, nazionalak iritsi dira: umiliatu eta elbarritu egingo dute, bai eta auzoak, Doneaneko Mikela eta Auxtin Ttiki, bizitza osorako txikitxiki eginda utzi ere. Mikelaren aurkako indarkeria kontatzeko, ordea, errealismoa ez baizik mitologia hautatu duzu.
Atera egin zitzaidan. Honetara iritsi nintzen: orain zer egin behar dut, nola bortxatu duten kontatu? Ez, narratzaile mutikoak irudikatu dezake nola izan den, eta gainera imajinatu duena baino okerragoa izan da: asko izan dira bortxatzaileak, ez bakarra. Horren izugarritasuna adierazteko, mitologia erabiltzea otu zitzaidan; mitologia, azken batean, giza izugarrikerien bilduma bat da. Modu errealistan kontatzen baduzu, irakurlea itotzen-itotzen zoaz, baina mitologiaren bidez atzerago jotzen duzu, gizakiaren jatorrira, gizakiak dakarren orbanera; arnasa zabaltzen duzu. Mitologiak distantzia bat ematen digu, arnasa ematen dio irakurleari, tragikotasuna arindu gabe; nolabait, auzo batean gertatuari indar unibertsal bat ematen dio. (Irakurri +)

Josune Larrañagaren liburu gomendioa: Juan Kruz Igerabideren “Maite poemak hasiberrientzat”

Maite poemak hasiberrientzatJosune LarrañagaLiburu saltzaile gisa, hainbat poesia liburu izaten ditut esku artean. Aukera gero eta zabalagoa da, batez ere gazteak sareetan -eta, zorionez, paperean ere bai- beren pentsamenduak eta kontakizunak azaltzen hasi direnetik.

Nik neuk gustura irakurtzen ditut olerki liburuak. Horregatik, zuek ere, ohiturarik ez baduzue, gonbidatu nahi zaituztet Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean) liburua eskuratzera.

Juan Kruz Igerabidek ibilbide luzea dauka haur eta gazte literaturan, bai nobeletan, bai poema liburuetan. Hitz errazak eta esaldi motzak erabiliz, poema politak ondu ditu liburu honetan. Hau da horietako bat: (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko 2018ko udaberriko nobedadeak

Elkar argitaletxeak ondorengo nobedadeak argitaratuko ditu datozen hilabeteetan:

LITERATURA

Zaldi mamarroa (Igartza Saria)
Ekaitz Goienetxea

Ehunka gazte hil zituen herrian zaldiak; edo haren gainean etorri zen hiesak. Baina hura ez zen izan belaunaldi motel, triste bat; aitzitik, musika, sexua eta parranda maite zituzten, amets, jolas eta borroka egin zuten, eta bizitzak zekarzkien aukera guztiak deskubritu nahi zituzten. Baita heroina ere.

Hainbat ahotsez osaturiko lan koral bat da hau: Izaro eta Unatz, Gaizka eta Itzi, Mikel eta Sonia, Aingeru eta Joxemigel… Haien guztien oroitzapenak eta bizikizunak josiz ondu du Ekaitz Goienetxeak bere estreinako eleberria, 80ko hamarkada eta gaurko garaia, Uria eta Herria lotzen dituena; gordina eta zikina batetik, lirikoa eta ederra bestetik

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Zamorako apaiz-kartzelan, Euskal Herriaren aldeko eta eliz hierarkia konplizearen kontrako borrokan sarturiko apaiz talde bat daukate giltzapeturik. Beste edozein presok bezala, ordea, haiek ere ihes egin nahi, eta 1970. urtean tunel bat hasi dira egiten, lurpean eskabatuz.

Oinarri historiko zehatz eta egiazko horren gainean eraiki du Xabier Amurizak (bera ere abade presoen talde horretako kide izana) eleberri hau, baina elementu fantastiko bat erantsiz: neska bat agertzen da espetxe barruan, apaizei beren ihes-ahaleginean laguntzeko. (Irakurri +)