ARTXIBOAK
Joxean Agirre

Zozketa – Hiru liburu opari

Ane Segurado

Janire Renobales

Josebe Bilbao

Jar zaitezte gurekin harremanetan komunikazioa@elkar.com helbidean.

Elkar argitaletxeak liburu sorta polita eman digu eta zozketa egitea erabaki dugu. Parte hartu nahi duzue?

Kontaiguzu zer ari zaren irakurtzen eta zozketan sartuko zara. Animo!

ZWEI FRAUEN – Joxean Agirre

ARTZAPEZPIKUAREN BISITA – Ádam Bodor

NARRAZIO GUZTIAK (1979-1990) – Joseba Sarrionandia

Hiru irabazle izango dira, bakoitzarentzat liburu bana. Datorren ostiralean, otsailak 25, egingo dugu zozketa.

Josean Agirre: “Fikzioaren eta saiakeraren mugan, kontrabandoa eginez, genero batetik bestera materiala garraiatzen baitut etengabe.”

Joxean Agirrek elkarrizketan azaltzen duenez fikzioaren eta saiakeraren mugan dabilen
testua sortu du. Zwei Frauen (bi emkume) liburu irakurterraz atsegina, interesgarria eta
dibertigarria.


Aurreko liburuaren izenburua frantsesez, oraingo hau alemanez… Zergatik titulatze poliglota hori?

Tramak halaxe eskatzen zuelako. Hizkuntzetan oso motza naiz, deseroso nabil ikasitako hizkuntzetan eta alemanez ez dakit fitsik, nahiz eta bere sonoritatea gustatzen zaidan. Tramaren barruan, Frisch-en imitazio modura idatzitako “Bi emakumeak” eleberria lagun batek itzuli behar zidanez, Conny Beyreuther argazkilariari deitu nion arratsalde batean alemanez nola esaten zen galdetzeko eta berehala jakin nuen idazten ari nintzenak izenburu hori izango zuela. (…)

KATEGORIAK