“Nola belztu behar zuria”

Argazkilaria: Ibai Arrieta

Argazkilaria: Ibai Arrieta

Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko deklamatzaileek sortu zuten, Joxan Artzeren poemarik berrienak oinarri hartuta. Lehendabizikoz, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta, Usurbilen estreinatu zen ikuskizuna 2014ko maiatzaren 3an. Eta orduz geroztik, Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira euren ikuskizuna eskaintzen. Azkenean, 2015eko apirilaren 24an Usurbilgo Sutegiko auditorioan ikuskizuna grabatzea erabaki zen. Egindako grabaketa hori DVD formatuan egin zuten eta pasa den asteartean, irailak 15, egindako prentsaurrekoaz geroztik eskuragarri daude. Nola belztu behar zuria ikuskizunerako hogei poema errezitatu eta beste zazpi poema kanta bihurtu dituzte.
(Irakurri +)

“Nola belztu behar zuria” emanaldia Usurbilgo Sutegin

Nola belztu behar zuriaNola belztu behar zuria Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia apirilaren 24an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Usurbilgo Sutegin, 22:00etan.

Joxan Artzeren heriotzaren atari dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola beltztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Apirilaren 24an ikuskizun hori ikusteko aukera berri bat izango da.

Emanaldia grabatu egingo da, eta udazkenean, DVD formatuan kaleratuko da.

Emanaldiko sarrerak Usurbilgo Lizardi liburu-dendan eta egunean bertan leihatilan eskuratzeko aukera izango da.