Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Joan Mari Irigoien
Argazkia: Jon Urbe (Foku)

Joan Mari Irigoien idazlea hil zen atzo 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean.

Irigoien Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta futbolaria ere izan zen, Errealeko bigarren taldean, Egin egunkarian zuzentzaile lanetan aritu zen, irakasle ere aritu zen eta Euskal Telebistarako gidoiak ere egin zituen baina bera batez ere idazlea izan zen bere bizitzan. Urte askoan Elkar argitaletxeko langile izan zen. (Irakurri +)

Joan Mari Irigoien: “Handik aurrera, harremanetan jarri ginen, akordio bat sinatu genuen… eta horratx!”

Argitalpen berri bi dakartzala-eta, Joan Mari Irigoieni egin diogu bisita. Galdera serioak egin dizkiogu: bere azken liburuez, ibilbideaz, ekarpenaz… berak txantxa giroan erantzun dituenak, umorea galdu ez duen seinale.

(Irakurri +)

Joan Mari Irigoien: “Hau da nire libururik bereziena”

Batez ere eleberrigile gisa ezagutzen bazaituzte ere, hasiera-hasieratik landu izan duzu poesia, eta horra itzultzen zara beti, tarteka.

Bi urtetako kronika fakultatiboaJoan Mari IrigoienBueno. Nik, lehenik eta behin, poetatzat dut neure burua. Hiruzpalau poema ere idatzi nituen, gazteleraz, batxilerrean. Gero, baina, kontzientziazio prozesu baten bidez, euskara lehenetsi, eta horrela idatzi nituen, hogei bat urte nituela, neure lehen poemak, euskaraz, denborarekin poema-liburu bat osatzera eraman nindutenak: Hutsetik esperantzara. Baina egia da, poema-liburua idatzi ez beste —edo harekin batera: ez dut ongi oroitzen—, nobela bati ekin niola —Oilarraren promesa—. Zergatik? Kontua da garai hartan bazegoela euskal idazle eta literaturazaleen artean iritzi nagusi bat, hitzokin laburbil daitekeena: gaur egungo Euskal Literaturaren benetako apustua prosa da, ez poesia. Horregatik idatzi nuen neure lehen nobela hura, errealismo magikoaren eraginpean idatzi ere. Hura idazteak bazuen, hala ere, beste helburu bat, nire kasuan: nire euskara eskasa aberastea… bazterrera sekula utzi ez dudan helburua, hizkuntza batean beti baitago zer ikasia. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko udaberriko nobedadeak

Elkar argitaletxeak dagoeneko prest du uda aurretik kaleratuko dituen liburuen zerrenda. Literatura, PoesiaAteko bandan, Xaguxarrak, Eta zer?, Kuku, Lurra eta jendea, Iparluma eta Histoire bildumen barruan kaleratuko dira hurrengo nobedade hauek:

LITERATURA

Ukabilak eta loreak– Julen Belamuno

Ukabilak eta loreakSenarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…

Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

 

 

 

Ez tiro egin anbulantziei – Mikel Ayllon – Igartza saria

Ez tiro egin anbulantzieiKartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argi-ilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren. Atzekoz aurrera ordenaturik dago kontakizuna: kartzela eta heriotzatik abiaturik, haien aurreko maitasun istoriora eta borroka asmoetara. Horrela, amaierara iristen denean historiaren hasieran egongo da irakurlea. (Irakurri +)