Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako udaberriko nobedadeak

Ttarttalo argitaletxeak 2017ko udaberriko uztaren zerrenda zehaztu du. Hauexek izango dira datozen hilabeteetan argia ikusiko duten argitalpenak:

Poliki-poliki

Egilea: Xavier Deneux
Adina: + 2 urte

Txori baten bizitza kontatzen duen puzzle-liburua. Bidaia luze baten ondoren, txoria zuhaitz baten gainean pausatzen da, adiskide bat topatzen du, elkarrekin habi bat eraiki eta txorikumeak hazten dituzte, handitu eta hegaldatu egiten diren arte. Liburu polit bat non istorioa bizitzaren moduan eraikitzen den: poliki-poliki.

 

Lorategia. Koloreztatzeko eta itsasteko liburua

Egileak: Felicity Brooks / Benedetta Giaufret  / Enrica  Rusina
Adina: + 3 urte

Liburu dibertigarri honetan, lorategi-paisaia ugari daude koloreztatzeko, eta eranskailuak ere badaude, orrialde guztietan jartzeko.

 

 

(Irakurri +)

Julen Belamuno, hizkuntza ederraren eta pertsonaia ahulen jabe

Julen Belamunok Ukabilak eta loreak liburua kaleratu berri du, 8 ipuinez osaturiko lana. Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakutsi du idazleak estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

Julen BelamunoIdazle berria da Julen Belamuno, baina ez gazte-gaztea ere. Nondik zatoz? Noiz ekin zenion idazteari? Zergatik orain argitaratzeko pausoa?

Bai, hala da, gazteena izan nintzen. Berrogeitaka urtera arte derrigor idatzi beharrekoak besterik ez nuen idazten, laneko txostenak eta holakoak. Noizean behin bai, pentsakizunen bat edo ideiaren bat idazten nuen, baina askoz gehiago ez. 2002an edo hasi nintzen, eta luzera estandar samar bateko ipuinak, berriz, 2005ean edo. Eta ipuin batzuk idatzita neuzkanez, pentsatu nuen aukeraketa bat egin eta zerbait argitaratu zitekeela.

Zure izena ez da ezaguna, baina sari inportanteak irabazitakoak dira zure ipuinetako batzuk. Ignacio Aldecoa bi aldiz…

Bai. Lehen sari hura oso inportantea izan zen niretzat. Ez nekien nik idazten nituen gauzek baliorik bazuten edo ez, eta epaimahai batek nirea aukeratzeak konfiantza eman zidan. Eta bigarrena irabazteak ere seguruago sentiarazi ninduen. Sariez gaizki hitz egiteko joera dago, baina ni ez nago ados. Sari horiek gabe seguru asko etsi egingo nuen, eta liburu hau ez zen inoiz aterako.

Ipuingintzan, baduzu erreferentziazko autorerik, euskal letretan nahiz kanpoan?

Ipuingintzan bada indarrean dagoen banaketa bat, eskematiko samarra: batetik, Kafka eta Borges eta horien leinukoak daude, eta, bestetik, Txekhov edo Carverren ildokoak. Nik irakurle moduan nahiago ditut lehen sail horretakoak. Baina horrek ez du esan nahi haien eragina dudanik. Nahi nuke nik! (Irakurri +)