ARTXIBOAK
Gari

Gari: “Artistikoki pausu haundi bat eman dudala uste dut”

Garik bere kantuen bertsioak eginez osatu du disko rekopilatorioa. Hertzainaken garaiko eta bere bakarkako ibilbideko hamalau kantu ezagun hartu eta hamasei bertsio berri egin ditu. Jatorrizko kantuei itzal egingo dioten hamasei kantu berri. Hamasei lore.

Zer da hamasei lore?
Hamasei kantu, hamasei bertsio, hamasei lore. Zinean ikusi nuen pelikula frantses batean ateratzen zen istoriatxo batean esaldi bat gustatu zitzaidan: “Jarron, burbujas, coral” antzeko zerbait. Euskaratzeko zaila zen, baina hortik bururatu zitzaidan izenburua: hamasei kantu badira, hamasei lore, “jarroi, buruja, koral” horretan sartzeko.    

Gainera, “hamasei” ere soinu aldetik atsegina da, loreak ere badu ukitu positibo bat, eta disko hau oso positiboa da, oso koloretsua.

Nola sortu zen diskoa: lehendik eginak zeuden bertsioen bilduma osatuz edo bertsio bilduma bat egitea erabaki eta orduan kantuak sortuz.    
Bigarrena. Hasierako asmo bakarra Afrikara joatekoa zen, Kongora. Nire teknikoari komentatu nion banindoala Kongora eta pena izango zela Afrikatik itzultzean ez edukitzea erreferentzia bat zuzenekoak-eta prestatzeko. Estudioan elkartu ginen, hasi, eta berehala, ikusi nuen argi bidea. Esan nien teknikoari eta gitarristari nondik jo nahi nuen, hasi ginen zirriborroari forma ematen eta: Hamasei lore.

Sortze prozesuari begiratuta izena izan zitekeen askatasuna eta konplizitatea. Konplizitatea handia ekipo guztiarekin, musikariekin, argazkilariarekin… “zer egingo dugu?” galdetzen zidatenean, “tírate al barro, zu zeu” zen nire erantzuna. “Nik zirikatuko zaitut askatasun hori ateratzeko”. Askatasun ariketa bat, besterik gabe. 

Sonoritate aldetik biluziagoa da aurrekoak baino.
Disko honen sonoritatea ez da nire musika ibilbidea duen batengandik esperoko dena. Askatasun ariketa horretan badago lehendik ere esana dagoen zerbait: azalak kentzea, honda melodikoago batean saiatzea.

Zure ahotsa da presentzia nabarmenena, eta kitarra hots neurtu bat.
Nik lehen ez nuen ikusten nire burua abeslari bezala. Esperantzari kondenatua diskotik hasten da aldaketa, eta uste dut oraingoan hobekuntza are nabarmenagoa dela. Artistikoki pausu handi bat dela uste dut: disko honetan azalduko diren sonoritatea, tentsioak eta espresibidadeak berriak dira nire kasuan.

Hamasei bertsio horien artean bi kantuk bina bertsio dituzte. Zergatik?
Patti Smithekin egun batzuk pasa nituen, Artiumeko emanaldian lagundu nuenean. Nire azken diskoa entzun zuen eta esan zidan, “gustatuko litzaidake bederatzigarren kanta (Nire eguberriarekin) zurekin egitea; ez dakit zer dioen baina gustatuko litzaidake zurekin egitea”. Mikel Laboa hil zen egun haietan eta nire erantzuna izan zen: “ongi, baina hori egitekotan egin dezagun Mikel Laboaren omenez“. Egunkari mordoa irakurtzen zuen egunero eta bazuen Mikel Laboaren berri. Horrela egin genuen, eta hain gauza berezia zenez grabatu egin genuen. Ondoren, disko honen ideia sortu zenean gogoratu ginen Patti Smithekin egindako bertsioaz eta diskoan sartzea erabaki genuen.

Aitormena kantuak ere bi bertsio ditu.
Lehenengoa bertsio lasai-lasaia da. Oso gustura geratu ginen baina gero kezka sortu zen, lasaiegia izango ote zen, eta erabaki genuen beste bertsio kañeroago bat ere egitea. Orduan sortu zitzaigun arazoa: bi bertsio ditugu eta biak gustukoak, zein sartuko dugu diskoan? Biak aurrera! Zergatik? Disko bat prestatzerakoan askotan ateratzen dira kantuen bertsio asko estudioan. Gero, handik hamar urtera, industriak merkaturatzen ditu bertsio haiek. Gure merkatua bastante txikia da, ez dago horretarako lekurik.

Nire jarrera erabat intuitiboa da eta orduan bapateko indar positibo hori harrapatu egin dut, nire gasolina hori da, momentuko sentsazioak, ez da besterik.

Zure kantu oso ezagunen bertsioak egin dituzu. Horretako ausardia behar da.
Ez dut kezkarik. Badakit ez dela normala rekopilatorio bat horrela planteatzea. Normalena litzateke, Kafe Antzokian, zuzenean… a lo grande! Baina ideia oso garbi nuen! Eta gero, beste gauza inportante bat, errealitate bat: oso garbi ikusten zen egoera ekonomiko eta soziala nora zioan. Egoera horretan makro? …ez, gauza txiki bat.

Bertsio batzuk originalak baino hobeak irudituko zaizkio askori; zeure buruari konpetentzia egingo diozu.
Hobeak izango dira dudarik gabe, baina hori aurrerapausua da. Eta ausartuko nintzateke esaten proiektu bezala oso ausarta dela, neure buruari konpetentzia eginez, erronka berri bat….

Lehen aipatutako Patti Smithenaz gain izan duzu beste kolaboraziorik ere. Adibidez, ume koro batek kantatzen du abesti batean.
Ume talde txiki bat espero nuen eta koro oso bat etorri zen. Oso emozionantea izan zen. Nik negar eta dena egin nuen.

Gose-ko Inesek ere parte hartzen du Hertzainak-en kantu batean.
Hertzainak-en garaian bolada batean asko samar joan ginen Iparraldera jotzera. Behin batean, afari ostean-edo, ez naiz ondo gogoratzen, azaldu ziren antolatzaileen taldeko neska batzuk eta kantu hori kantatu zuten horrelako koro berezi batzuk eginez. Haren oihartzuna dela eta, orain bertsio hau. Eta Ines zen egokiena bertsio honetan parte hartzeko. Oso bertsio polita da.

Norena litzateke zuretzat ametsezko kolaborazioa?
Artista asko miresten ditut eta gustura kolaboratuko nuke haiekin, musikariak eta beste espresio artistikoetakoak. Baina, Patti Smithekin onena izan da harremanaren normaltasuna. Esango nizuke Bowie baten kolaborazioa nahi nukeela, baina ezingo nuke, niretzat Bowie asko delako, errespetu handiegia nioke. Patti Smithena ederra izan da lortu dugun konplizitateari esker.

Aurreko diskoan bezala, oraingoan ere argazkilari oso ezagun bat izango da diskoaren azalaren egilea, Anton Goiri.
Nik badut berezko joera bat alde ilunerako, Fran-ek beti esaten dit, nire kantuei kolorea sartu behar izaten diotela. Oraingoan, disko rekopilatorioan, ilunerako joera hori aurpegiratu didaten guzti horiekin gogoratuz kolorea sartzea erabaki nuen. Badakit sorpresa ere eragingo duela, ez dela normala ni horrela azaltzea. Oso gustura nago Antonen lanarekin.

Patxi Lopez lehendakariak zu ere aipatu zaitu: “… desde que descubrí su versión de Guantanamera con Hertzainak, ha ido gustándome cada vez más hasta este último disco que, de verdad, me parece muy bueno.”  Esparantzara kondenatua diskoaz ari zen.
Oraindik ez zen lehendakaria idatzi zuenean, kanpainan zegoen oraindik. Ona da horrelako aipamenak izatea. Artistontzat txarrena litzateke ez existitzea inorentzat, inolako aipamenik ez izatea. Garrantzitsua da horientzat, eta edozein koloretako agintariez ari naiz, gu kontuan hartzea. Beste gauza bat da miting baterako ere deitzen zaituztenean! Baina ez dut uste politikariek artearen alde ezer egingo dutenik. Ez dute ulertzen. Diru laguntzez dakite.

80ko eta 90eko hamarkadetan euskaraz sortutakoa entzutea eta jarraitzea ez al zegoen hobe ikusia orain baino?
Hori horrela zen plano general batean, ez bakarrik euskarazko musikarekin. Orduan beste sormen garai bat zen, Europan, Amerikan… Madrileko mobida famatua gertatu zen… Giro berezi bat zegoen, askoz ere irekiagoa. Orain presio handia bizi dugu maila askotan. Kongotik etorri berria naiz, oraindik ondo lur hartu gabe, baina uste dut egoera zail dagoela.

Zer bilatzen duzu bidaietan, zer ematen dizute?
Garrantzitsua dira niretzat, aberasgarri. Bidaiok badute zerikusi handia barne bidaiarekin, neure prozesu pertsonala den barne bidaiarekin. Hor nabil, gauzei forma ematen. Kongotik orain hilabete iritsi naiz, eta oraindik denbora behar dut. Perutik baikortasun handia ekarri nuen. Oraingoan, ikusiko dugu.

Orain zuzenekoetan hasi beharko duzue?
Erronka berezia dugu orain. Bikote moduan ibiliko gara Miguel Moyano gitarra jolea eta biok. Batzuen ustez bikote moduan ibiltzea beheraldietan bazenbiltza bezala da, baina inondik ere ez da horrela. Ederra izango da! Gauzak dauden moduan talde handiarekin herri gehienetara iristea inposiblea da. Bikote moduan errazagoa izango da eta uste dut ikusgarria ere izango dela.

Zein kontzertu ikustearren egingo zenituzke milaka kilometro?
Gaur egun? Asko! Orain Afrikatik etorri berri naizela handik ekarritako musika entzuten ari naiz. Musika tradizionala da, ez tribala, 60 eta 70 hamarkadakoa. Ikutu latino handia daukan musika oso polita.
Rock&roll-ean, badira europear begiratua daukaten talde amerikar batzuk, oso interesanteak: Eels, Andrew Bird, eta Wilco, noski.

Etiketak:  Gari

Gari: “Hay versiones que sin duda son mejores que los originales”

Hamasei lore es un recopilatorio de dieciséis versiones de ti mismo, de temas de Hertzainak o de tu propia trayectoria en solitario. Pero hay dos temas que han merecido dos versiones cada una. ¿A qué se debe?
Ayudé a Patti Smith en el espectáculo que ofreció en Artium hace aproximadamente un año. Escuchó mi último disco y me dijo que, aunque no sabía qué decía la letra del noveno tema (Nire eguberriarekin) le gustaría cantarlo conmigo. Por aquellos días acababa de morir Mikel Laboa y le propuse que interpretáramos ese tema en memoria de Mikel. Patti Smith es una mujer impresionante, leía un montón de periódicos diariamente y sabía de la muerte de Mikel, con lo que accedió enseguida. Y ahora, hemos incluido el tema en el disco.

Aitormena también tiene dos versiones.
La primera versión de Aitormena nos salió muy muy tranquila y decidimos hacer otra un poco más cañera. Luego nos encontramos con un problema: nos gustaban las dos versiones, ¿cuál debíamos incluir en el disco? Decidimos incluir ambas. Es normal que al preparar cualquier disco salga más de una versión. Normalmente, al cabo de diez años, la industria decide sacar al mercado todas esas versiones que en su día se dejaron sin publicar, pero nuestro mercado es demasiado pequeño y no se da esa segunda oportunidad.

Habrá a quien le gusten mas las versiones que los temas originales.
Son mejores que los originales, sin duda, pero es señal de que hay una progresión. Me atrevería a decir que es un proyecto atrevido, me hago la competencia a mi mismo, un nuevo reto muy interesante.

Etiketak:  Gari

Gari: “Artistikoki pausu handi bat eman dudala uste dut”

Garik bere kantuen bertsioak eginez osatu du disko rekopilatorioa. Hertzainaken garaiko eta bere bakarkako ibilbideko hamalau kantu ezagun hartu eta hamasei bertsio berri egin ditu, artean Patti Smith kantari amerikarraren kolaborazioa ere sartuz. Jatorrizko kantuei itzal egingo dioten hamasei kantu berri dira. Hamasei lore.

 

Zer da hamasei lore?
Hamasei kantu, hamasei bertsio, hamasei lore. Zinean ikusi nuen pelikula frantses batean ateratzen zen istoriatxo batean esaldi bat gustatu zitzaidan: “Jarron, burbujas, coral”. Euskaratzeko zaila zen, baina hortik bururatu zitzaidan izenburua: hamasei kantu badira, hamasei lore, “jarroi, buruja, koral” horretan sartzeko. Gainera, “hamasei” ere soinu aldetik atsegina da, loreak ere badu ukitu positibo bat, eta disko hau oso positiboa da, oso koloretsua.

Nola sortu zen diskoa: lehendik eginak zeuden bertsioen bilduma osatuz edo bertsio bilduma bat egitea erabaki eta orduan kantuak sortuz.
Nire teknikoari komentatu nion banindoala Kongora, banituela ideia batzuk, eta pena izango zela Afrikatik itzultzean ez edukitzea erreferentzia bat zuzenekoak-eta prestatzeko. Estudioan elkartu ginen, hasi eta berehala ikusi nuen argi bidea. Esan nien nondik jo nahi nuen, hasi ginen zirriborroari forma ematen eta… Hamasei lore. Sortze prozesuari begiratuta izena izan zitekeen askatasuna eta konplizitatea. Konplizitate handia ekipo guztiarekin, musikariekin, argazkilariarekin… ”zer egingo dugu?” galdetzen zidatenean, “tírate al barro, zu zeu” zen nire erantzuna. Askatasun ariketa bat, besterik gabe.


Sonoritate aldetik biluziagoa da aurrekoak baino.
Disko honen sonoritatea ez da nire musika ibilbidea duen batengandik esperoko dena. Askatasun ariketa horretan badago lehendik ere esana dagoen zerbait: azalak kentzea, soinu melodikoago batean saiatzea.
Nik lehen ez nuen ikusten nire burua abeslari bezala. Esperantzari kondenatua diskotik hasten da aldaketa, eta uste dut oraingoan hobekuntza are nabarmenagoa dela. Artistikoki pausu handi bat dela uste dut: disko honetan azalduko diren sonoritatea, tentsioak eta espresibidadeak berriak dira nire kasuan.


Zure kantu oso ezagunen bertsioak egin dituzu. Horretarako ausardia behar da.
Ez dut kezkarik. Badakit ez dela normala rekopilatorio bat horrela planteatzea. Normalena litzateke, Kafe Antzokian, zuzenean… a lo grande! Baina ideia oso garbi nuen! Eta gero, beste gauza inportante bat, errealitate bat: oso garbi ikusten zen egoera ekonomiko eta soziala nora zioan. Egoera horretan makro? …ez, gauza txiki bat.

Kolaboratzaile garrantzistuak izan dituzu diskoan, artean Patti Smith kantari beteranoa. Norena litzateke zuretzat ametsezko kolaborazioa?
Artista asko miresten ditut eta gustura kolaboratuko nuke haiekin, musikariak eta beste espresio artistikoetakoak. Baina, Patti Smithekin onena izan da harremanaren normaltasuna. Esango nizuke Bowie baten kolaborazioa nahi nukeela, baina ezingo nuke, niretzat Bowie asko delako, errespetu handiegia nioke. Patti Smithena ederra izan da lortu dugun konplizitateari esker.

Aurreko diskoan bezala, oraingoan ere argazkilari ezagun bat izango da diskoaren azalaren egilea, Anton Goiri.
Nik badut berezko joera bat alde ilunerako, Franek beti esaten dit, nire kantuei kolorea sartu behar izaten diotela. Oraingoan, disko rekopilatorioan, ilunerako joera hori ikusten didaten horiekin guztiekin gogoratuz kolorea sartzea erabaki nuen. Badakit sorpresa ere eragingo zuela, ez dela normala ni horrela azaltzea. Oso gustura nago Antonen lanarekin.

Patxi Lopez lehendakariak zu ere aipatu zaitu: “… desde que descubrí su versión de Guantanamera con Hertzainak, ha ido gustándome cada vez más hasta este último disco que, de verdad, me parece muy bueno.” Esparantzara kondenatua diskoaz ari zen.
Ez zen lehendakaria idatzi zuenean, kanpainan zegoen oraindik. Ona da horrelako aipamenak izatea. Artistontzat txarrena litzateke ez existitzea inorentzat, inolako aipamenik ez izatea. Garrantzitsua da horientzat, eta edozein koloretako agintariez ari naiz, gu kontuan hartzea. Beste gauza bat da miting baterako ere deitzen zaituztenean! Baina ez dut uste politikariek artearen alde ezer egingo dutenik. Ez dute ulertzen. Diru laguntzez dakite.

80ko eta 90eko hamarkadetan euskaraz sortutakoa entzutea eta jarraitzea ez al zegoen hobe ikusia orain baino?
Hori horrela zen orokorrean, ez bakarrik euskarazko musikarekin. Orduan beste sormen garai bat zen, Europan, Amerikan… Madrileko mobida famatua gertatu zen… Giro berezi bat zegoen, askoz ere irekiagoa. Orain presio handia bizi dugu maila askotan. Kongotik etorri berria naiz, oraindik ondo lur hartu gabe, baina uste dut egoera zail dagoela.

Zer bilatzen duzu bidaietan, zer ematen dizute?
Garrantzitsua dira niretzat, aberasgarri. Bidaiok badute zerikusi handia barne bidaiarekin, neure prozesu pertsonala den barne bidaiarekin. Hor nabil, gauzei forma ematen. Kongotik orain hilabete iritsi naiz, eta oraindik denbora behar dut. Perutik baikortasun handia ekarri nuen. Oraingoan, ikusiko dugu.


Orain zuzenekoetan hasi beharko duzue?
Erronka berezia dugu orain. Bikote moduan ibiliko gara Miguel Moyano gitarra jolea eta biok. Batzuen ustez bikote moduan ibiltzea beheraldietan bazenbiltza bezala da, baina inondik ere ez da horrela. Ederra izango da! Gauzak dauden moduan talde handiarekin herri gehienetara iristea inposiblea da. Bikote moduan errazagoa izango da eta uste dut ikusgarria ere izango dela.



Zein kontzertu ikustearren egingo zenituzke milaka kilometro?
Gaur egun? Asko! Orain Afrikatik ekarritako musika entzuten ari naiz. Musika tradizionala da, ez tribala, 60 eta 70 hamarkadakoa. Ikutu latino handia daukan musika oso polita. Rock&roll-ean, badira europear begiratua daukaten talde amerikar batzuk, oso interesanteak: Eels, Andrew Bird, eta Wilco, noski.


Etiketak:  Gari
KATEGORIAK