ARTXIBOAK
euskal musika

“Oroimenaren oraina” Benito Lertxundiren disko berria medioetan

Oso interesgarria da ez esatetik zure bidea zein den ikustea Berria

“Kantuan aritzea arnasa hartzea bezala hartu dut, ia oharkabean egiten den zerbait bezala” Deia    Noticias de Gipuzkoa

Benito Lertxundiren ‘Oroimenaren oraina’ diska kalean da Hitza

Ahots eta hitz sakonez hornitutako lana aurkezten du Benito Lertxundik EITB

Benito Lertxundi (Orio, 1942) ha pasado esta mañana por ‘Hoy por Hoy San Sebastián’ para ofrecer más detalles de ‘Oroimenaren Oraina’, su nuevo trabajo discográfico. Un depurado trabajo creativo, de gran belleza artística y profundidad sensual. Radio San Sebastian

Cuatro años después de que Benito Lertxundi presentará su último disco, llega “Oroimenaren oraina”. Diez canciones cuyos versos saben mejor si se leen con música, dice el cantautor. Diario Vasco.com

«La solución pasa por saber que uno no tiene solución» Gara

 Benito Lertxundik hamar kantako ‘Oroimenaren oraina’ diskoa kaleratu dau Bizkaie

Benito Lertxundi presenta su nuevo disco, “Oroimenaren oraina”, en La tarde en Euskadi.

Listen to

Baionatik Donostiara. Iparraldea kantuz.

Kontzertu berria aurkeztu da gaur prentsaurrean. Baionatik Bilbora- Iparraldea kantuz.

 

Errobi, Naia Robles, Mixel Ducau, Niko Etxart, Pantxoa Carrere, Erramun Martikorena, Kantiruki… eta gehiago! Iparraldeko kantari ordezkaritza bikaina bilduko da Kursaalean eskainiko den kontzertuan. Martxoaren 11n, arratsaldeko 19:00etan.

Informazio gehiago hemen
.

Etiketak:  euskal musika

Ruper Ordorika: “Sasi artean ibiltzen garenontzako kantuak”

“Hodeien azpian” kokatu duzu diskoa, alegia, hementxe, egunerokotasunean, ez dauka sorginekin zerikusirik, ezta?
Ez, nahiz eta baden “Sasi guztien gainetik… ” esaera horretatik abiatuta. Esango nuke sasi artean ibiltzen garenontzako kantuak direla, sasien gainetik daudenak. Munduan, hemen, topatzen ditugun gauzak eta pertsonak dira, toki amankomunak, mundu denean ematen direnak. Geografia horretan, mapatxo horretan gertatzen da bizitza.

Kantu leun eta indartsuak egin dituzu. Horren bila zenbiltzan?
Hori esaten didate, eta maite dut, baina ez dut horrela pentsatzen, ez dut pentsatzen kantu leunak egin behar ditudanik. Askoz tonu goragoetan kanta nezake, baina horrela gustatzen zait. Hori atera dadin teknikoki gauza batzuk kontuan hartu behar ditut. Hau da, orain dela 60 urte egindako mikro bat erabiltzen baduzu, balbulekin, ez dezakezu behartu, neurri baten barruan kantatu behar duzu eta oso interesgarria da hori. (…)

Erramun Martikorena NIRE LURRETIK

GURE LURRETIK izenburuak zuzen-zuzen darama Martikorenaren disko berriaren girora: bere lurraren eta herritarren gai eta bizipenak, erbestea, natura, artzaintza, maitasuna, itsasoa, euskara, irrintzia… Erramunen ahots eta kantaera garbian emanak.

Nola egin duzu kantuen aukeraketa. Zergatik kantu hauek?
2005ean egon nintzen kantaldiak utzirik eta ez nuen uste berriz hasiko nintzenik ere. Baina hiru urteren buruan, gogoa egin zait eta banekien baneuzkala testuak zoko batean pilatuak, batzuk ahantziak ere bai, baina hasi naizelarik aurkitu ditut.

Diskoan gaien batak besterako lotura egiten saiatu naiz: Gure aberastasuna da euskara eta hori jarri dut hasieran; gure bizitza eta gure gurasoena ez da gehiago berdina, baina uste dut haiek eginaren gainean abiatu garela gu ere, eta guk egina utziko dugu besteentzat ere. (…)

SU TA GAR Ametsak pilatzen

Ametsak pilatzen, Su ta gar taldearen estudioko bederatzigarrena, kalean da jada. Ehundik ehun da Sutagar da, oso indartsua, lehenengo entzunalditik aise sartzen diren kantu berriz betea.

Kantu instrumental leun eta eder bat sartu duzue diskoan. Ez duzue instrumental askorik egin izan…
Egin izan ditugu, baina hasieran, lehenengo hiru diskoetan. Eta oraingoan berez etorri da. Aspaldian ez zait bururatu instrumentalik egitea, eta orain berriz bai. Oso pozik gaude kantu honekin.

Nolakoa da diskoa?
Melodikoa eta indartsua, gauza biak uztartzen ditu. Pasarte ilunak dauzka eta baita pasarte melodikoak ere, baina orokorrean oso indartsuak. Hitzak ere nahikoa zuzenak eta argiak dira. Abestiak desberdinak dira, baina berehala igarriko du jendeak Sutagar sonidoa dela. (…)

KATEGORIAK