ARTXIBOAK
euskal literatura

“Larunbatean Bukowskin” – John Andueza

John Anduezak “Larunbatean Bukowskin” gazteentzako liburua aurkeztu du gaur prentsaurrean. Liburua Donostian kokatu duen arren, Euskal Herriko edozein institututan gerta zitekeen. Gazteentzako liburu bizia. (…)

Paradisua – Arrate Egaña

Arrate Egañak (Errenteria, 1963) helduentzako ipuin-bilduma bat kaleratu berri du: Paradisua, bost istorio luze eta mamitsu, pertsonaien eta giroen lanketan nabarmentzen direnak.

 

Orain arte haur eta gazte literaturan (HGL) ibili zara bereziki. Nolakoa izan da helduen literatura jauzia?
Ez da horrelakorik izan; orain arte oso gutxi argitaratu arren, helduentzat ere idatzi izan dut. HGLaren barruan sailkatu naute, eta oso eroso sentitzen naiz irakurle horientzat idazten, asko zor diot literatura horri; baina, zergatik mugatu? Literaturak genero eta adierazpen-modu asko eskaintzen ditu norberaren istorioak, emozioak edo nahiak azaltzeko: antzerkia, gidoiak narratiba, poesia…  Forma horietan guztietan jardun nahiko nuke, denbora izanez gero, eta gehiegi barreiatu gabe, ahal balitz bederen.

Aspaldidanik hasi zinen helduen narrazioetan, beraz…
Nire bi lehendabiziko sariak helduen ipuinekin irabazi nituen, Donostian bata eta Salamancan bestea, duela hogei urte baino gehiago. (…)

Pasaia Blues – Harkaitz Cano

“La autotraducción es una autopsia en vivo, un modo de enfrentarte a tus fantasmas”

Argazkilaria: Sushi Maki


Pasaia blues
es una novela negra de ambiente portuario, protagonizada por un triángulo: un comando, un policía fisonomista y el comisario que los persigue. De fondo, los convulsos años 90. Han transcurrido 13 años desde que publicaste Pasaia Blues, originalmente escrita en euskera, ¿cómo percibes esta novela tanto tiempo después?
Raymond Chandler decía que adaptar para el cine una novela propia era como revolcarse sobre un montón de huesos… La autotraducción suscita un sentimiento parecido: es una autopsia en vivo no exenta de cierto extrañamiento respecto a tu propio trabajo, un modo de enfrentarte a tus fantasmas. También es un ejercicio de modestia en el que a ratos te parece haber progresado algo y a ratos te fascina y te frustra comprobar que las obsesiones que tienes más de una década después no han variado tanto como creías.

Tan importante como la historia que narra, es la cuidada y sutil atmósfera que la (…)

Itxaso Martin Zapirain – ni, Vera

Itxaso Martin Zapirain

Eromenaren ertzetan sinesgarritasun osoz

 

Itxaso Martinen lehen liburua da Ni, Vera. Kazetaritza eta antropologian lizentziatua, emakumea eta psikiatria gaiari buruzko doktorego tesia egiten ari da egun. Tesia egitera eraman zuen bilaketa beraren emaitza da eleberria, familiako sekretu ezkutu bat argitzera eraman zuen bilaketa.

Itxaso Martin kazetaria ezagutu izan dugu orain arte; Itxaso Martin idazlea datorkigu orain. Nor da Itxaso Martin Zapirain?
Oraindik elkar ezagutzen ari gara, baina bai, bi horietatik badu zer edo zer. Kazetaritza lanetan aritu naiz eta idaztea beti izan dut gogoko eta beharrezko. Denborarekin konturatu naiz, biek, nire kasuan behintzat, lotura handia dutela. Idaztea gogoko izateak eraman ninduen kazetaritzara eta kazetaritzaren bitartez asko ikasi dut idazketari dagokionez. Batez ere irratian eman nituen urteak izan ziren idazketarako baliagarri, belarriarentzako idatziz asko ikasi dut. (…)

Iñaki Irasizabal – Orbe auziaren ingurukoak


Iñaki Irasizabal: “Ardura etiko eta penalen arteko diferentziei buruzko hausnarketa egin nahi nuen”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) nobela beltzen gure idazle berezienetakoa, lan berri batekin datorkigu: “Orbe auziaren ingurukoak”, idazle baten hilketa ankerrarekin abiatzen dena. Beregana jo dugu, eleberriaz galdezka.

 

Liburua 2012an aterako den arren, nabari da pixka bat lehenago idatzia dela…
Bai, egia da. Liburua urtebete inguru lehenago idatzia da eta aipamen txiki batzuetan baliteke hori igartzea, 2011n gertatu diren aldaketak direla-eta.

Nola bururatu zitzaizun argumentua?
Garrantzi handia ematen diot nobela beltzak idazterakoan argumentu edo ikuspuntu desberdinak erabiltzeari, eta ardura etiko eta penalen arteko diferentziei buruzko hausnarketa egin nahi nuen kasu honetan. (…)

Ione Gorostarzu: “Alferrikako gauzak dira gehien betetzen nautenak”

Ione Gorostarzu (Berastegi, 1984) bere lehenengo liburuarekin plazaratu da: Des egiten poema-bilduma, gizon-emakumeen betiko galderei molde berriak ematen dizkiona; poesiaz, bizitzaz, eta bere buruaz hitz egin digu elkarrizketa honetan.

 

“Des egiten” da zure liburuaren izenburua: zer egin duzu, eta zer desegin duzu berau idaztean?
Egin adina desegin dut orri hauetan, eta desegite horrek berak egin ditu poemak; izan ere, idazterakoan niretzat errazena da gauzak esatea, lerroak eta orriak betetzea, eta gehien kostatzen zaidana, berriz, soberako hitzak, ideiak, eta baita poemak ere, ezabatzea da. Betegarria kentzea, biluztea, emaitzaren mesedetan. Askotan testu, ipuin, poema onak eta ez hain onak, esandakoek baino gehiago, esangabekoek bereizten dituzte. Liburu hau bizitzako etapa ez hain luze batean, nahiko era inpultsiboan eta soltean idatzitako olerkiek osatzen dute, eta asko desegin behar izan dut batasun bat, gorputz bat emateko. (…)

KATEGORIAK