ARTXIBOAK
elkar liburu-dendak

elkar liburu-dendetako jolas sail berriak

jokoen_saila

Jolasa beharrezkoa da hazteko, eta jolaserako jokoak behar dira. Bada, elkar denda-sarea joko eta jolasez bete dugu: logika, lankidetza edo lehia, memoria, estrategia, esku iaioak, irudimena,  sormena, zortea… dena da lagungarri, jolaserako gogoa edukiz gero. Haur eta helduentzat, taldean zein bakarka aritzeko, guztiontzat dago ondo pasatzeko eta, aldi berean, gure gaitasunak landuz hazteko aukera. Eta hori guztia, kulturaren gordeleku diren liburu-denden eremuan. Etorri jolasera! (…)

Maite Calvo: “Burua landuz gozatzeko hamaika aukera dago jokoen apaletan”

Maite CalvoDuela hiru hilabete ekin zitzaion elkar dendetan joko eta jolasen sekzioak handitu eta berritzeari. Iruñeko Larraona, Bilboko Zazpikale eta Gasteizeko San Prudencio dendak hornitu ziren lehenik; orain berriz, Irun, Arrasate, Getxo, Hernani eta Tolosa herrietakoetan aurkitu ahal izango dira sekzio berriok. Maite Calvo Irungo liburu-dendetako arduradunarengana jo dugu eskaintza berriari buruz galdezka.

Zer aurkituko dugu “Jokoak” izeneko apal berrietan?

Logika, estrategia, memoria, irudimena  eta beste antzeko trebetasunak eskatzen dituzten joko sorta originala dugi. Adin guztientzako eskaintza dago, berdin bakarka edo taldean jokatzeko jokoak. Mahai-jokoak dira, etxean, tabernan, lagun artean, kalean, garraio publikoan goazenean denbora tarte atsegin bat igarotzeko pentsatuak. Tamaina ezberdinetakoak daude, nahi izanez gero norabait eraman ahal izateko arin-arinak ere bai.

Zein dira joko eta jolas hauen ezaugarri nagusiak?

Betiko jokoen eskaintzatik ihes egiten duten joko kolaboratiboak daude, hau da, jokalariek euren artean lehian aritu beharrean, denok batera egiten dute, guztion onura izanik helburu. Trebezia oso ezberdinak behar izaten dira jokoen arabera, eta ondorioz edonor izan daiteke zerbaiten trebe. Edozein adinentzat balio dutelarik, belaunaldi ezberdinetako pertsonek elkarrekin jarduteko aukera bikaina eskaintzen dute, eta gainera buru-gimnasia ona dira. Beraz sozializaziorako eta erne eta bizkor irauteko egokiak dira. Eta norberak bakarrik egiteko ere aproposak dira. (…)

Asteko salduenak – Los más vendidos de la semana 2012/09/25

 

EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA

TWIST – Harkaitz Cano – Susa

AHAZTUEN MENDEKUA – Alberto Ladrón de Arana – Elkar

19 KAMERA – Jon Arretxe – Erein

HODEIEN ADOREA - Yoseba Peña – Susa

HIRU GUTUN IRUÑETIK – Patxi Zubizarreta – Pamiela

MARTUTENE – Ramon Saizarbitoria – Erein

19 kameramartuteneCincuenta sombras de GreyEl abuelo que salto por la ventana

 

 

 

 

 

 

  (…)

Asteko liburu salduenak /2012-05-22/ Libros más vendidos de la semana

FIKZIOA EUSKARAZ

ILEAK URETAN – Josu Penades – Alberdania
DES EGITEN – Ione Gorostarzu – Elkar
ITSASOARI BEGIRA – Josu Munitiz – Ediciones Beta III
BESTE NORBAITEN ZAPATAK – Garazi Kamio – Elkar
ERRAUTS – Eneko Aizpurua – Erein
AZUKRE XEHEA GATZ LARRIA – Mikel Hernandez Abaitua – Alberdania

LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN

EL ABUELO QUE SALTO POR LA VENTANA Y SE LARGO – Jonas Jonasson – Salamandra
IRREVERENCIAS – Ignacio Villagran – Ediciones Beta III
EL ENREDO DE LA BOLSA Y LA VIDA – Eduardo Mendoza – Seix Barral
EL LENGUAJE DE LAS FLORES – Vanessa Diffenbaugh – Salamandra (…)

KATEGORIAK