Josu Goikoetxea, Joseba Jaka bekaren irabazlea

Josu Goikoetxea eta Joxemari Sors, elkar Taldearen Adunako egoitzan

Josu Goikoetxea Geruzagak  “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk” proiektua aurkeztu zuen eta Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak erabaki du aurkeztu ziren 15 lanen artean beka lan horri ematea. (Irakurri +)

Hélène Vignal: “Emakumeentzat arrisku bat bezala planteatu da birjintasuna eta gizonarentzat oparia balitz bezala tratatzen da”

Gutun zuriaren 2024ko edizioan elkartu ginen Helene Vignal, elkarrizketako protagonista, Queen kong liburua euskaratu duen Miren Agur Mebe, liburua editatu duen Antxine Mendizabal, eta ni neu. Besarkada eta irribarre artean hartu gaitu, goxo. Ordu eta erdi luzez aritu gara hizketan eta argazkia ere egin dugu elkarrekin. Nola ez, liburuak sinatzako ere eskatu diogu.

(Irakurri +)

Haur literaturako Mikel Zarate XIV. saria 2024

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka

Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sotorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)

Karmele Mitxelena eta Goio Ramos dira Zubikarai sariaren irabazleak

Bi idazleren artean ex-aequo banatu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hogeita hamabi lan aurkeztu dira guztira, batez besteko oso maila onarekin gainera, eta besteak beste horregatik bi proiektu saritzea erabaki du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak: Karmele Mitxelena oiartzuarraren “Zoriontasuna, edo antzeko zerbait” eta Goio Ramos basauriarraren “London Calling”. Bien artean banatuko da zortzi mila euroko saria, eta bien lanak argitaratuko dira datorren urtean, orain proiektu direnak amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaien, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu zen iazko proposamen irabazlearen emaitza: Patxi Zubizarretak idatzitako “Loak ezkutatzen duena” eleberria. (Irakurri +)

Jasone Osoro: “Ez dauka fama ona arrakasta hitzak euskaldunontzat”

arrakasta - Jasone OsoroArrakasta izeneko erreportajesaiakera atera berri du Jasone Osorok, gai horretaz hausnarrean eta berbetan hainbat arlotako sortzaile eta profesionalekin: Itziar Ituño, Gorka Urbizu, Harkaitz Cano, Izaro, Jon Garaño, Eneko Atxa, Aizpea Goenaga, Markel Irizar, Porrotx… (Irakurri +)