Fermin Muguruzak Adarra Saria jasoko du

Argazkia: Jon Rodriguez (www.donostiakultura.eus)

Gaur, Musikaren Nazioarteko Egunean, Fermin Muguruza musikariak Adarra Saria jasoko du Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik musikariak beste inork ez bezala erakutsi baitu beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko eta gure kulturara, euskararen baitara, ekartzeko gaitasuna.

Ohikoa den bezala, saria jaso ostean, Muguruzak kontzertu berezia eskainiko du Victoria Eugenian: lehen aldiz, bere errepertorioko kanta ezagunenak abestuko ditu Micaela Chalmeta Big Band – Taller de Músics de Barcelonak lagunduta. (Irakurri +)

Ruper Ordorikarentzat Adarra saria

Ruper OrdorikaIaz Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra saria sortu zuen euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko. Lehen edizioan, 2014an, saria Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta jeinuari eman zitzaion. Aurten, berriz, Ruper Ordorikari ematea erabaki du aholkularitza batzordeak, aho batez.

José Antonio Echeniquek, Jon Eskisabelek eta Agurtzane Aizpuruk osatutako aholkularitza batzordeak arrazoi hauek hartu ditu kontutan, besteak beste: “Ruper Ordorikak bere estiloaren berezko modernotasunari eta proposamen musikalari ibilbide luze eta emankorra gehitzen dizkio. Ibilbide horretan, Ruperrek, Euskal Herriko abangoardiako artistekin ez ezik, beste jatorri eta tradizio batzuetako lehen mailako artistekin ere grabatu eta partekatu ditu proiektuak. Ohikoa da Ruperrek jazzeko eta rock garaikideko artista amerikarrekin elkarlanak egitea eta diskoak ekoiztea. Era berean, Ruper Ordorikak euskal kantutegiaren zati garrantzitsu bat berreskuratu eta eguneratu du, bai bere izenean eta bai kolektiboki partaide izan den proiektuen bitartez.” (Irakurri +)

Adarra Saria 2014 Mikel Laboari

Mikel LaboaEkainaren 21ean, arratsaldeko 17:00etatik aurrrera,  Adarra Saria emango zaio Mikel Laboaren sorkuntza-lanarieta jeinuari, Victoria Eugenia Antzokian. Hura zen bizi artean, eta hura da hilzenetik bost urte pasatu eta gero, euskal musikak XX. mendean izan duenadierazpiderik gorena.

Ekitaldiaren lehen partean, Iñaki Salvador eta Josetxo Silguero musikariak,Ainara Ortega kantaria eta Kukai dantza-taldea arituko dira. Saria eman ondoren–Marijose Recalde artistaren brontzezko eskultura emango dio Donostiako alkateak alargunari–, Delorean taldeak jardungo du bigarren partean eta Mikel Laboaren ahots eta melodiak abiapuntu hartuta emanaldi honetarako propio sortu dituenkantak aurkeztuko ditu.