“Gizateriaren alde ilun eta samurrena islatzen du”

Maialen Marin eta Aiora Jaka Mo Yan-en Hori da umorea, maisu! liburuaren aurkezpenean

Yan Lianke idazle txinatarraren Balou mendikateko balada euskaratu dute Maialen Marin-Lacarta eta Aiora Jaka Irizar itzultzaileek, lau eskutara. Egile indartsua da Yan Lianke, Txinako gizarteko arazoak islatzeko estilo berezia duena, aldi berean higuina eta lilura sor ditzakeena. Idazle saritua eta zentsuratua da aldi berean bere herrialdean, nazioartean ere gero eta ospetsuagoa, eta berak eskatuta euskaratu dute nobela hau itzultzaileek. Haiekin hitz egin dugu.

Hasteko, Maialen, nondik nora iritsi zinen zu kultura txinatarrera eta Hong Kongera?

M.M.: Ia lau urte daramatzat Hong Kongen bizitzen baina duela hamazazpi urte hasi nintzen txinera ikasten, 2001ean, Universitat Autònoma de Barcelonan. Geroztik, Txina eta Europa artean hainbat joan-etorri egin ditut. 2004an joan nintzen lehen aldiz Pekinera ikastera, eta gero berriro 2007an. Taiwanen ere pasa nuen denboraldi bat 2009an. Kultura txinatarrera kasualitatez iritsi nintzela esan daiteke, baina iristea gauza bat da eta ikasten jarraitzea beste bat. Hasiera batean hizkuntzak erakarri ninduen, eta gero, pixkanaka, literaturak. Beraz, 2008an, Pekineko Unibertsitatean ikasten ari nintzela, Parisera joatea erabaki nuen txinatar literatura ikasketak sakontzera. Han masterra eta doktoretza ikasi eta gero, orain txinatar literatura eta itzulpengintza irakasten ditut Hong Kongen. (Irakurri +)

Haur literaturako nobedadeak – Ttarttalo argitaletxea

Ttarttalo argitaletxeak  honako liburu hauek kaleratuko ditu datozen hilabeetan adin guztietako haurrentzako.Hemen duzue informazio guztia:
 

OTSAILA

  • AAnimal_sticker_and_colouring_book_COVER_EUS.inddNIMALIAK. MARGOTU ETA ITSASI
    Bilduma: Margotu eta itsatsi
    Egileak: Hanri van Wyk & Francesca Allen /Cecilia Johansson
    Itzultzailea: Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +3 urte

Ezagutu itzazu baserriko, oihaneko eta itsasoko animaliak liburu dibertigarri honetan. Gainera, margotzeko gauza pila bat aurkituko dituzu, bai eta eranskailuak ere, orrialde bakoitzean itsasteko.

 

  • Beginners_ZeltakZELTAK
    Bilduma: Antzinako zibilizazioak
    Egileak: Batzuen artean
    Itzultzailea: Anton Garikano – Bakun itzulpen zerbitzuak
    Adina: +6 urte

Nor ziren zeltak? Bazenekien muinoen gainean bizi zirela? Gudukatu behar zirenean, badakizu gerlari zeltek nola ematen zioten beren buruari itxura beldurgarria?

Liburu honetan aurkituko dituzu galdera horien erantzunak eta beste kontu asko antzinako zibilizazio honi buruz. (Irakurri +)