Gutun zuriaren 2024ko edizioan elkartu ginen Helene Vignal, elkarrizketako protagonista, Queen kong liburua euskaratu duen Miren Agur Mebe, liburua editatu duen Antxine Mendizabal, eta ni neu. Besarkada eta irribarre artean hartu gaitu, goxo. Ordu eta erdi luzez aritu gara hizketan eta argazkia ere egin dugu elkarrekin. Nola ez, liburuak sinatzako ere eskatu diogu.
Jon Arretxek (Basauri, 1963)ametsa errealitate bihurtu du Toure detektibearen abenturak telesail Primeran eta RTVE plataformetan ikusi ahalko dugun telesail bihurtuta. Musker Amarruak sagaren hamargarren liburuaz ere mintzatu gara idazlearekin. (Irakurri +)
Esther van den Berg edo Puikeprent izengoitidun ilustratzailea (1982, Kanpem, Belgika) haurrentzako liburuen munduan indartsu sartu da. Ilustrazio eta grabatu ikasketak egin ostean eta hainbat lanetan ibili eta gero, liburuak ilustratzeari ekin zion eta duela bost urte hasi zen liburu ilustratuak sortzen. Tartean, Ttarttalon argitaratu dugun bilduma alai eta dibertigarri hau! (Irakurri +)
Gaueko azken expressoa (Alberdania, 2023) du izenburu Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazlearen laugarren eleberriak. Aurreko hirurak eleberri beltzak ziren; oso bestelakoa da azken lan hau, “Bidasoan gora” saiakera lan entzutetsuan ibiltzen zituen paisaiak fikziora ekartzen dituena. (Irakurri +)