Unai Iturriaga eta Alex Sanvi “Haur besoetakoa. Litxarrerien Jauna” Prentsaurrekoa

Unai  Iturriaga  eta  Alex  Sanvi  “Haur  besoetakoa.  Litxarrerien  Jauna”  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
urria 29, 2014 @ 10:30 am – 11:30 am
2014-10-29T10:30:00+00:00
2014-10-29T11:30:00+00:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 San Sebastián, Guipúzcoa
España

Haur besoetakoa: Litxarrerien Jauna komiki-albuma aurkezteko prentsaurrekoa. Bertan izango dira Unai Iturriaga eta Alex Sanvi egileak,
Dani Fano (XABIROIko koordinatzailea) eta Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko lehendakaria).

 

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan
legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik.

Erreferentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute.

 

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974)

Bertsoak kantatzen ezagutu genuen, baina beste hainbat arlotan ere ikusi izan dugu. Bi liburu idatzi ditu: Islada eta Berandu da gelditzeko;
eta Berria egunkarian zutabegile aritzen da. Abesten ere ibili zen 7 Eskale eta Gu ta
gutarrak
 taldeetan, Igor Elortzarekin. Gidoilari izan da Olentzero eta subilaren lapurretaMunduaren bira
doan
 eta Eutsi! filmetan. Baina lehenago edo geroago Unai komikira heldu behar zen. Izan ere, Arte Ederrak ikasi zituen eta mikrofonoarekiko izan duen joera bera izan
du lapitzarekiko. Alex sanvirekin elkarlanean Udaberririk ankerrena komiki ederra argitaratu zuen,
eta Xabiroi ,komiki-aldizkarian, Sanvirekin batera ere, Haur Besoetakoa saila egin du.

 

Alex San Vicente Amor, Sanvi (Portugalete, 1970)

Lapitzari lotuta hazi zen, eta lotura horrek Arte Ederrak ikastera eraman zuen. Merlin produkzio-etxean marrazki bizidunak egiten zaildu zuen eskua, eta, ondoren,
binetak egiteari ekin zion: Trama aldizkarian Studio Titanic saila egin zuen, eta Mister K astekariarentzat lan eginez,
komikigile trebatu zen, Bernardo Vergararekin. Garai
horretan BuenafuenteL’Inedit eta Spirou aldizkarientzat ere egin zituen
lanak. XabiroiAuzomorroren irudiak eta hainbat gidoi egin ditu, eta Unai Iturriagarekin elkarlanean Haur
Besoetakoa
 marraztu du. Lankidetza horrek bestelako fruituak ekarri zituen duela urte batzuk: Udaberririk ankerrena komikia.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina