Ruper Ordorika “Lurrean etzanda” Prentsaurrekoa

Click to view map
Noiz:
azaroa 27, 2014 @ 11:00 am – 11:30 am
2014-11-27T11:00:00+00:00
2014-11-27T11:30:00+00:00
Non:
Bilboko elkar aretoa
Calle del Licenciado Poza
14, 48009 Bilbao, Vizcaya
España

 

Nekaezina da Oñatiko koblakaria.

2013ko udazkenean, Azukre Koxkorrak bilduman euskal kantari eta talde historiko zenbaiten bertsio-lan harrigarri bezain mamitsua eskeini zigun, eta, urtebete geroago, bere azken garaiko
konposizioak dakarzkigu, olerkiaren indarrean erreparatzeko aukera eskainiko digun disko berezi honen bidez.

Grabaketa bera ere ezberdina izan da, nolabait, emaitza ezberdinak lortzeko helburuarekin.

Irailaren 5, 6 eta7ko asteburuan, hiru musikari handirekin bildu zen Ruper, ELKAR estudioan, disko berriko kantak grabatzeko: Estatu Batuetatik, Kenny Wollensen, Ruperren zazpi diskotan iadanik
parte hartu duen bateria jole amerikarra; eta, Londresetik, Leo Abrahams gitarra jole eta ekoizle britanikoa, eta Simon Edwards baju eta kontrabaju jolea. Estudioko sesioetan, eta hiru egunetan,
oinarri guztiak utzi ziren erregistratuta, kalitate interpretatiboa zein humanorik altuena erakutsiz.

Kantuetan eta olerkietan erabat murgildurik, diskoaren grabaketak ikaragarri areagotu du abestiek eta olerkiek berez duten indarra eta eraginkortasuna, euskal jendearen barruak haiengan
kontsolamendu argia topa dezan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina