Raúl De la Cruz “Amalur, kontaidazu beste ipuin bat” Ipuin kontaketa

Raúl De la Cruz “Amalur, kontaidazu beste ipuin bat” Ipuin kontaketa
Pulsar para ver el mapa
Cuando:
March 1, 2014 a las 12:00 pm – 1:00 pm
2014-03-01T12:00:00+00:00
2014-03-01T13:00:00+00:00
Donde:
elkar aretoa Bilbo
Calle del Licenciado Poza
14, 48009 Bilbao, Vizcaya
España

Amalurretik datoz nire ipuin guztiak. Bidaiatutako leku ezberdinetan idatziak dira: Indonesian, Perun edota Singapurren. 

 

Naturak gauza asko ditu kontatzeko. Kontakizun horietako askotaz ez gara ohartzen gure bizimoduagatik, ez baitugu gauza txikietarako astirik. Gelditzeko gonbidapena luzatzen dizuet, zuen
inguruari begiratzeko eta zeinen gauza zoragarriak dituzuenikusteko, inoiz konturatu ez zareten gauzetaz disfrutatzeko alegia. Ipuin hauek irakurtzeko gonbita ere luzatzen dizuet, Amalurrean
gertatzen direnak, bizi zareten toki horretan, dena posible den tokian. 

 

SINOPSIA 

Amalur, dena gerta daiteken leku zoragarri hori. 

 

Liburu honetan hiru istorio ezberdin topatuko dituzue, Guzti hauek leku bakar batean gertatzen direnak, Amalurrean. Bera, gure protagonisten ametsen eta nahien ikusle perfektua delarik. 

 

Lehenengo ipuinean hartz bat ezagutuko duzue, Ursus Arctos. Hau, hegazti migratorio batetaz maiteminduko da. Ursusek ezinezkorik ez dagoela ikusiko du. Nahiz eta bidaian zailtasunak izan, bere
maitasunak gidatuko du. 

 

Bigarrenean, Robertok izarren benetako esanahia ezagutuko du bere aitaren istorioaren bitartez. 

 

Eta hirugarrenean, printzesaren zapata gorriak nahi dituen neska bat ezagutuko duzue; zapata horiek eramateak zer suposatzen duen jakin barik. 

BIOGRAFIA 

 

Raúl De la Cruz Mate (Basauri, 1984). Haur Hezkuntzako irakaslea eta ipuin kontalaria bere denbora librean. Ipuin kontaketa munduan  orain dela urte batzuk hasi zen, 2008.urtean bere lehen
ikastaroa jaso zuenean. Orduz geroztik, ipuin kontaketa eskola eta ipuin kontalari ezberdinetaz ikasteko aukera izan du. Ahozko narrazioan daukan esperientzia ikastoletan, liburu-dendetan eta
liburutegietan izan duen ibilbidea da. Orain, haurrentzako bere lehen liburua argitaratzera animatu da Amalur, Kontaidazu beste ipuin bat.  

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario