Iraileko erakusketa – Hala Bazan

Iraileko  erakusketa  –  Hala  Bazan
Click to view map
Noiz:
iraila 7, 2014 @ 12:00 am – 12:00 am
2014-09-07T00:00:00+00:00
2014-09-07T00:00:00+00:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Álava
España

Hala bazan edo ez bazan… sar dadila kalabazan!! Eta ager dadila GASTEIZKO plazan. HALA BAZAN proiektua, giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko gogoz jaio da.

 

Espetxea, deserria, asteburuko bidai amaigabeak… sutondoko ipuin zahar izatea desio duen herria da gurea. Hamarkada luzeetan bizitakoak, iraganeko oroitzapen izateko irrika duena.

 

HALA BAZAN proiektuak, preso gaixoen mina kameraz harrapatu nahi du, argazki zaharkitu bilakatu nahian. Kondena beterik duten presoen minutu bakoitza margotu du, lapurtutako denbora margolan
bihurtuz. Dispertsioa hitzez jantzi du, kilometro bakoitzeko istorio bat asmatu du… distantzia, doinuz eta errimaz kantatu du.

 

HALA BAZAN eraskuketa honetan, lan honetan parte hartu duten artista guztien arte lanak izango dituzue ikusgai, argazkiak, oleoak, teknika mistoak, ilustrazioak… guzti guztiek espetxeetan
ematen diren giza eskubideen urraketak isladatzen dituzte, eta guzti honekin amaitzeko bokazioarekin artista ezberdinek egiten dugun ekarpen txikia da, gure txokotik, sormenetik. Zure esparrutik
ere, ipuinaren amaiera asmatu eta eraikitzera gonbidatzen zaitugu.

 

Giza eskubideen defentsan… HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN!!

 

Artistak:

 

– Juan Mieg

– Simonides

– Ojodebrujo

– Karmelo Ortiz de Elguea

– Santos Iñurrieta

– Alex Larretxi

– Raul Bogajo

– Haizea Pastor

– Hernandez Landazabal

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina