HALA BAZAN, presoen eskubideen aldeko sormen proiektua. Liburu aurkezpena
Hala bazan edo ez bazan… sar dadila kalabazan!! Eta ager dadila GASTEIZKO plazan. Hala
Bazan proiektua, giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko gogoz jaiotzen da. Irudimena, errealitate gordina islatzeko tresna izan ohi da, minak eta esperantzak adierazteko bide.
HALA BAZAN, preso gaixoen mina kameraz harrapatu nahi du, argazki zaharkitu bilakatu nahian. Kondena beterik duten presoen minutu bakoitza margotu du, lapurtutako denbora margolan bihurtu.
Dispertsioa hitzez jantzi du, kilometro bakoitzeko istorio bat asmatu du…distantzia, doinuz eta errimaz kantatu du.
Liburuak 34 obra ditu: 17 kontakizun, poesia, bertso… Gasteizko idazle, bertsolari, argazkilari, irudigile, margolari eta eskultoreak aurkitzen dira parte-hartzaileen artean. Baina Hala Bazan,
liburu bat baino gehiago da, ekimen dinamikoa da. Horregatik www.halabazan.com webgunea jarri da martxan, hainbat obra, aportazio eta sormen artistiko
biltzeko helburua duena.
Aurkezpenean Haizea Pastor argazkilaria, Juan Ibarrondo idazlea eta Manex Agirre bertsolaria izango dira.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Como la mula al surco – Pedro José Francés (presentación de libro)
- Mikel Ayllon “Ez egin tiro anbulantziei” liburuaren Prentsaurrekoa →