IV Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa – “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina entzungai
elkar liburu-dendetan urtero antolatzen den IV Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketan, Joxean Urbietak idatzitako “Tori zaharra, ekarri berria” ipuinaren ilustrazioa egin beharko dute haurrek. Hemen dugu ipuina entzungai, Karolina Sainz de Bikuñaren ahotsean garbaturik.
“Tori zaharra, ekarri berria” Entzun hemen!
Ipuina, lehiaketako gainerako ilustrazio, oinarri eta beste material guztia hemen dago eskuragarri.
Both Ways Open Jaws – The Do
“Both Ways Open Jaws”, Dan Levy eta Olivia Boussais bikote frantziar-finlandiarrak “A Mouthful” lehen diska arrakastatsua eta hiru urte geroago kaleratutako bigarren lana da. Bikoteak berak ekoiztutako bigarren diska honek pop kutsua du, bere modura indie estiloari lotuta. Nahiz eta Frantzian kokatuak, ez da harritzekoa ingeleraz abestea, beraien ustetan pop-rock musika hizkuntza horrekin lotuta baitago. Ideia bat egiteko, Oliviak, bere bigarren lan honetan ere, Björk islandiarraren eragin nabarmena erakusten du.
“Both Ways Open Jaws” ez da hasieratik erraz sartzen, baina behin eta berriro entzunez gero barneratzen diren horietakoa da. “Too Insistent” abestiak dioen bezala, diskako nabarmenetakoa, hala izan eta ez galdu honelako diska ez-ohiko bat entzuteko aukera.
JERUSALEM. LA BIOGRAFÍA – Simon Sebag Montefiore
Jerusalem – La biografía – Simon Sebag Montefiore
Mientras que el escritor Thackeray dijo de ella en el siglo XIX que “no hay ni un solo rincón en que poder mirar donde no se haya cometido algún acto violento, alguna masacre, algún asesinato de algún visitante, o se haya adorado a algún ídolo con ritos sangrientos”, Flaubert la consideraba “diabólicamente grandiosa”.
Simon Sebag Montefiore condensa en casi 900 páginas la historia de la ciudad más anhelada por las tres religiones monoteístas. Más de 3.000 años de historia, acompañada de notas bibliográficas, mapas, árboles genealógicos y fotografías. Una obra de documentación colosal, interesante y amena por la que pasan personajes tan distantes en el tiempo y en caracteres, como el Rey David, Tiberio, Saladino, Napoleón, Herman Melville o el Zar Nicolas I. (…)
Cuanto frío hace en Saturno – Doctor Deseo
Doctor Deseoren disko berria aurki da kalean. Segidan duzue aurrerapen kantu bat: “Cuanto frío hace en Saturno”.
Disko ezberdina izango da, eduki bereziko liburuxka izango duena, idazle ezagunen kolaborazioak tartean eta argazki bilduma interesgarria. Diskoaren izena “Al amanecer seguir soñando”.
4. elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa
IV elkar ilustrazkio eta ipuin lehiaketa
Iritsi da, hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak bost eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Josean Urbietaren “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina ilustratu beharko dute eta gaztetxoek, aldiz, Eider Eibar ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute.beraz, lehiaketara ipuin idatziak edo ilustrazioak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan 4.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.
Lehiaketan baliatuko den Josean Urbietaren ipuina, oraindik arigataragabea, maiatzaren amaieran kaleratuko da. Aurreko lehiektetetako ipuinak hauek izan ziren:
Josetxo hargina – Mitxel Murua
Hiru triku, hiru truku – Xabier Mendiguren
Hitz eta zaunka – Xabier Mendiguren
Hemen daude oinarriak.
Zozketa – Hiru liburu opari
Elkar argitaletxeak liburu sorta polita eman digu eta zozketa egitea erabaki dugu. Parte hartu nahi duzue?
Kontaiguzu zer ari zaren irakurtzen eta zozketan sartuko zara. Animo!
ARTZAPEZPIKUAREN BISITA – Ádam Bodor
NARRAZIO GUZTIAK (1979-1990) – Joseba Sarrionandia
Hiru irabazle izango dira, bakoitzarentzat liburu bana. Datorren ostiralean, otsailak 25, egingo dugu zozketa.
Agenda
Tag Cloud
Tweet jarioa
Artxiboa
- Otsaila 2012 (15)
- Urtarrila 2012 (10)
- Abendua 2011 (14)
- Azaroa 2011 (9)
- Urria 2011 (9)
- Iraila 2011 (16)
- Uztaila 2011 (11)
- Ekaina 2011 (19)
- Maiatza 2011 (9)
- Apirila 2011 (9)
- Martxoa 2011 (17)
- Otsaila 2011 (3)
- Urtarrila 2011 (2)
- Abendua 2010 (14)
- Urria 2010 (15)
- Ekaina 2010 (8)
- Martxoa 2010 (1)
- Otsaila 2010 (12)
- Abendua 2009 (17)
- Urria 2009 (1)
- Iraila 2009 (13)
- Ekaina 2009 (10)
- Martxoa 2009 (2)
- Abendua 2008 (1)
- Iraila 2008 (1)
- Ekaina 2008 (1)
- Abendua 2007 (1)




