Ruper Ordorika: “Sasoi hobeetarako utzi dut ezkortasuna”

Ruper OrdorikaDionisio Cañasen poema batetik hartu du Ruper Ordorikak disko berriaren izenburua, Lurrean etzanda. Bizitzak eskaintzen dituen gauza ederrez gozatzeko –adiskidetasuna, maitasuna, natura…– eta haren ifrentzuarekin –gizaki ororen zalantzak, ikarak…– elkarbizitzen jakiteko gonbita dira Ordorikaren kantuak.

Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.

Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.

“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.

Ez daLurrean etzandakit nori entzun diodan berriki esaten ezkor izateari utzi egin diola harik eta sasoi hobeak iritsi arte. Nik ere garai hobeetarako utzi dut pesimismoa. Sasoi oso ilunetan ez zait ateratzen horretan sakontzea. Orain badugu aski kezkarik inguruan. Aspaldian ari naiz hain logizistak ez diren testuen atzetik. Eta musikan,  berba jakin bati hain lotuak ez diren giroen atzetik. Hitzari doinua gehituz gero halako zoriaz sortzen den hirugarren gune baten bila nabil, barruko gauzak esan ahal izateko. (Irakurri +)