Artzapezpikuaren bisita

2004an hedatu zen Europa ekialderantz, eta ordurako, interes handia ari zen pizten behinolako Altzairuzko Hesiaren beste aldean egiten zen literaturekiko. Unai Elorriaga itzultzaileak dioenez, oso idazle interesgarriak izan ohi dira, “asko bizi izan dutelako”. “Zoririk ez” itzuli nuenean legez, Karoly Morvayren laguntza bikaina izan du Elorriagak nobela honetan.

Adam Bodor Errumaniako gutxiengo hungariarrekoa da. Estatu autoritario bat, gutxiengoko kide, historiaren pisua… testuinguruak berak erakargarri egiten du Artzapezpikuaren bisita. Horrek soilik, ez du eleberria salbatzen. Bodorrek, baina, bikain asmatzen du elizaren diktadurako giro itogarria Bogdanski Dolina herri imajinarioan kokatzen. Istorioak harrapatuta, mapan araka ibili nintzen Moldavia eta Ukrainako mugaldean herria kokatu guran. Lehortasun horretan Istanbulera doan asteroko kamioia bihurtzen da ihesbide soil. Lerroz lerro 130 orrialdetan zehar gozatzen den eleberria da Artzapezpikuaren bisita.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

 
  • Tweet jarioa